• 1
  • 2
hurrengoa
thebaldian: alice guy blache    Alice 1873an jaio zen Frantziako Saint-Mandé herrian, eta Frantzia, Chile eta Suizan hazi zen.

Lumière anaien lagun izan zen, eta, haiek ez bezala, irudiak filmatzeak istorioak kontatzeko balio zuela sinisten zuen.

1000 pelikulatik gora lmatu zuen; eta, aktore ez ezik, zuzendari eta ekoizle garrantzitsu ere izan zen Frantzian eta AEBetan

Le Fee aux Choux (1896) izan zen Aliceren lehen filma; arrakasta itzela izan zuen. Hainbestekoa non, haren ondoren, Lumière anaiek eta Meliès-ek irudi filmaketa hutsa egitetik istorioak kontatzera ekin baitzioten.

1907an, Herbert Blache kamerariarekin ezkondu, eta AEBetara joan ziren. Ehunka film egin zuten garaiko izarrekin



Zinemak asmakizun ugari zor dizkio Aliceri: alderdi teknikoen artean, kamera geldoa eta azkarra, kamera mugimenduak...; narratiboen artean, asmakizun nagusiak fikzioa fillmatzeko gaitasuna izan zen (genero poliziakoa, zientzia kzioa...).


Haren filmetan emakumearen irudia ez zen gizonaren menpe izaten; istorioetan bazegoen dagoeneko kezka sozial bat. Horren lekuko, 1913an idatzi zuen salaketa- liburua: Woman ́s place in photoplay production.


Eta bete-betean asmatu zuen: historiak, duela oso gutxira arte, garai batean hain garrantsitsua eta arrakastatsua izan zen emakume honen lana ezkutatu dutelako.