del caminar sobre hielo
werner herzog
Azken aldian ezaguzten ari garen argitaletxe interesgarri horietako baten proposamena. Werner Herzog, Lotte Eisner laguna Parisen larriki gaixo zegoela jakin zuenean, Munichetik alde egin eta Parisera abiatu zen. Oinez. Liburua bidaia horren narrazio aluzinatu eta apasionatua da. Bakardadeak eta eguraldi latzak eragindako sukarrek, estilo ariketa eder eta gogorra eskaintzen dute liburu txiki bezain adoretsu honetan.
gaueko zaintzailea
julen belamuno
The balden ez dugu liburu kritikarik egiten. Ez kritikaren kontra gaudelako, baizik eta ez daukagulako ez gaitasunik eta ez espaziorik. Baina arrazoi ezberdinengatik gustatu zaizkigun liburuak komentatzen ditugu. Industrialgune batean 28 urtez zaintzaile lana egin ostean bere lana galtzear dagoen gizonaren istorio honek atentzioa deitu digu. Eleberri honetan ez da gertakaririk apenas. Ez da akzioa narrazioan aurrera egitera bultzatutzen gaituena. Baina, irakurtzen goazen heinean, gaueko zaintzailearen alboan egon nahi dugu, kurios mantetzen gaituelako bere oroitzapenekin eta bizitzan hartutako erabakiekin. Patrick Suskind-en Die Taube (Usoa) ekarri digu gogora.
independentzia helburu
andoni olariaga, imanol galfarsoro, unai apaolaza jule goikoetxea.
Hasteko, aitormen bat. Ez dugu liburu osoa irakurri. Hau da, tarteka, salto egin dugu. Baina eskuetan hartu genuenean, uste genuen pertiga saltoa egingo genuela lehen orritk azkenekora, eta ez da hala izan. Zertaz den liburua argi uzten du izenburuak. Intelektualek endogamiarako izaten duten joera alde batera utzita, liburu honetan, ohi baino ulergarriago eta arinago idatzi dute. Eta eskertzen da, irakurlegoari independentziaren inguruko hausnarketa-tresnak proposatze aldera argitaratuta dagoen liburua delako.
dandole vueltas
frederik peeters
Komiki bilduma honetan, Peeters mirestuak azken urteotan aldizkarietan argitaratutako lanak bildu ditu. Zertarako idatzi ezer liburuaren atarikoan berak hau esaten duenean: “Egia esatera, istorio hauetako batzuk zuzendu nitzakeen hain itxura zaharkitua izan ez zezaten, baina, nire aitonak esaten zuen moduan, gauzak, azken ondorioak onartuta egin behar dira. Eta jakin ezazue nire aitonak bere buruaz beste egin zuela. Mahai honen hanketako bat hankamotz egon daiteke, baina orekatzeko beste hankak mozten hasiko banintz mahai hau ez litzateke mahai hau izango”. Gozatu.