paperpapers
hurrengoa

elur bustia

pello lizarralde

Zorionekoak gu. Pello Lizarralde lan berri batekin itzuli da. Elur bustiaren protagonistaren iragana edo etorkizunaren berri ez dugu. Ramiroren oraina soilik ezagutuko dugu, Lizarraldek duen estilo hain propioan kontatuta. Hitzik soberan ez dagoela iruditzen zaigu eta aldi berean deskribapen zehatz eta ñabarduraz beterikoa da azken lan hau ere. Liburua ez da luzea, baina mantso eta hitzak eta esaldiak dastatuaz irakurri beharrekoa da. Lizarralderen literaturak, elur bustiak bezalaxe, dirudiena baino pisu handiagoa izaten du eta.

hurrengoa

Eta galtzen bagara zer?

egoitz zelaia

Gertutasuna. Hori da liburuak transmititu didana. Gaiak, tokiak, egoerak, pertsonaiak... zeintzuk diren, non dauden, noiz topatu ditugun eta zein aurpegi duten badakigula sentitu dugu. Gertutasuna ere hizkuntzagatik. Izan ere, hizkuntza lagun dugu traman zehar: modernoa, arina, urbanoa, zuzena. Bertso-teknika ere antzematen da hitz-joko askotan, ez horregatik melenga bizia baizik; bai eta hasierako erritmoan, okila bailitz: tak, tak, tak...
Horrela 8 errelato edo nobela bat edo bi bukle ala 8 errelato eta nobela bat eta bi bukle josi ditu Zelaiak. Lehen liburua du; ez dadila izan azkena.

hurrengoa

la piel del asfalto

itziar eizagirre

Izenburuak iragartzen duen moduan kutsu urbanoko poemak dira nagusi Itziar Eizagirreren poema argitalpen honetan. Baina ez genuke sailkatuko ere ̈poesia urbano ̈ genero horretan. Paiasaia naturalak eta karibuen lezioak ere badute tokirik bere poemetan. Eizagirreren poesiak kontatzen digutena gertukoa sentitzen dugu. Belaunaldi kontua ziurrenik. Poema hauek ezingo lituzke 20 urteko idazle batek idatzi. Bizitzeak elikatzen du bizitza. Bilduma ederra eta xumea bezain poetikoa den plaquette formatuan argitaratua.

hurrengoa

mr señora

oier guillan

Komiki bilduma honetan, Peeters mirestuak azken urteotan aldizkarietan argitaratutako lanak bildu ditu. Zertarako idatzi ezer liburuaren atarikoan berak hau esaten duenean: “Egia esatera, istorio hauetako batzuk zuzendu nitzakeen hain itxura zaharkitua izan ez zezaten, baina, nire aitonak esaten zuen moduan, gauzak, azken ondorioak onartuta egin behar dira. Eta jakin ezazue nire aitonak bere buruaz beste egin zuela. Mahai honen hanketako bat hankamotz egon daiteke, baina orekatzeko beste hankak mozten hasiko banintz mahai hau ez litzateke mahai hau izango”. Gozatu.