araneko ahizpak
irudia
Shaughn Crawford eta John DuBois argazkilariek, Kaliforniako Merced herrian dagoen “Sisters of the Valley” moja komunitatea ezagutu zutenean, han egiten den lana erakustea merezi zuela jabetu ziren berehala. Araneko ahizpek, gaixoei mina pairatzen eta lausotzen laguntzeko, marihuana uzta ederra eta lehengai horrekin eginiko beste hainbat produktu ekoizten dute urtero-urtero. Eta ikusi daitekeen moduan, ekoiztutakoaren kalitatearen kontrola ere ahizpek hartzen dute bere gain.