hurrengoa
izain doktorea    Petrikilo eta erdi aroko medikuntza gordinarekin erlazionatzen dugu izainen erabilera. Oker gabiltza ordea. Frantzia eta AEBtako ospitale modernoenek medizina tradizionalaren teknika hau berreskuratu dute emaitza ikusgarriak lortuaz gainera. Izainak medikuntzarako duen balioa Egipton deskubritu zuten. Izainaren ezaugarri osasuntsuak berehala hedatu ziren beste zibilizazio batzuetara. Ez da harritzekoa beraz izainaren izen biologikoa Hirudo Medicinalis izatea. XIX. mendean, Frantzian 60 milioi izain erabiltzen zen urtero, balnerio, ospitale eta osasun etxetan. Horietako asko gaizki erabili ere tuberkulosia bezalako gaitzak sendatzeko. Gero zientziak, naturan sustraitzen zen medizina tradizionala baztertu eta izain sendakuntza alboratuta geratu zen. XX. mendeko amaiera aldera aurkikuntza interesgarriak egin ziren arte.

Izaina parasito bat da. Milaka urteetan zehar bere izaera zurrupatzailea garatzen joan da arrakastaz iraun ahal izateko. Garapen honen emaitza ikusgarria da. Izainak 300 mikro hortz ditu ahoan eta 20 zentimetro kubiko odol xurgatzeko gai da ase aurretik. Ikusgarriena ordea, garatu dituen anestesikoa, antikoagulatzailea eta antiinflamatorio propioak dira. Anestesikoari esker, bere biktimara itsatsi eta honek ez du nabaritzen izaina gainean daramanik. Behin itsatsita, hirudinea izeneko antikoagulatzailea injektatzen du eta honi esker zainak dilatatu eta odol jarioa azkartu egiten du.

Izaina bonba farmako-kimikoa da. Hirudineari esker zain berriak sortzearen prozesua izugarri azkartzen da eta medikuntza ofiziala jabetu da horretaz. Egun, mikro ebakuntzetan eta belarri edo behatz inplantetan erabiltzen dira izain doktoreak.