zbigniew cybulskiren despedida bikoitza
irudia
Zbigniew cybulski. James Dean poloniarra. Eguzkitako betaurreko fabrikanteek ez diote inoiz haiengatik egin zuena ordainduko. Bere belaunaldiko aktore dirdiratsuena. Europako hainbat herrialdeetan emakume gazte asko poloniera ikastera bultzatu zituen izarra. Andrzej Wajda zuzendariak 1958. urtean egin zuen PopioĢl I Diament (Errautsak eta Diamanteak) maisulanaren protagonista.
1967. urteko urtarrilaren 9a. Wroclawko tren geltoki nagusia. Zbigniev-ek zigarreta bi sartzen ditu ahora eta piztu egiten ditu. Horietako bat alboan duen emakumeari luzatzen dio. Emakumea Marlena Dietrich aktoresa da. Zigarreta erre ostean bi musu ematen diote elkarri. Edo bat. Gaua luzea izan da. Edo hori irudikatu nahi dugu. Marlene trenera igotzen da. Ez da pelikuletako despedidetan bezala leihora hurbilduko bere amoranteari azken agur keinua egitera. Txilibitu hotsa. Trena mugitzen hasten da. Zbigniew-ek ezin dio tentazioari eutsi. Gaztarotik gustatzen zaio mugimenduan dauden trenetara igotzea. Salto egiten du. Bagoiko eskaloi batekin irrist egin eta trenaren gurpil azpira erortzen da. Keinurik gabeko bigarren despedida.