hurrengoa
Paradisua 38. paraleloan    Gudak eta konflikto internazionalek eremu zabalak uzten dituzte status quo berezian. "Inorenak" ez diren lur eta itsas eremu hauetan "homo sapiens"-ek ez dute euren indar suntsitzailea erabiltzeko aukerarik. Gizakien arteko bortxakeriari esker beste espezie asko bakean hazi eta bizi daiteke. Eremu horietako batek zientzialari eta biologoen jakin mina sortu du: Bi Koreak banatzen dituen 38. paraleloa. Ch´Orwon arana Ipar eta Hego Koreako soldaduen odolez tindatu zen 1950 eta 1953. urteetan zehar izandako gudan. Egun, odolaren kolore berdinaz margotuta azaltzen zaigun satelite bidez ateratako argazkian ikusi daiteke nabarmen Ipar eta Hego Korea banatzen dituen muga. 38. paraleloan dagoen 3,2 kilometroko zabalera eta 242,9 kilometroko luzera duen korridore honetan ez da azken 50 urteetan apenas gizakirik barneratu. Alde bietan porlanezko paretak eta alanbrezko hesiak nagusi badira ere, biologoek, animalia eta landareri paradisutzat dute lur sail basati hau. Oso tarteka, animaliaren batek mina bat zapaldu eta eztanda egiten du, baina 38. paralelotik kanpo egoera zein den ikusita efektu kolateral? minimotzat jo daiteke minen afera. Desagertzear zeuden Koreako jaguarea?, hartz beltza, tigre azpi siberiarra, txori espezie ezberdinak, ugaztun ertainak, narrazti eta anfibio ugarik pakean bizirik irauteko modua topatu dute guda eremu honetan.
Baina bi Koreatako gobernuen arteko harremanen hobetzeak arriskupean jarri du paradisu ezezagun hau. Asiako "Tigre ekonomiko" nabarmena den Hego Koreak honezkero baditu lur eremu hori ekonomikoki ustiatzeko planak. Ipar Koreak bere aldetik natur parke gisa mantendu nahi du, baina Ipar Koreak natur parke gisa zer ulertzen duen ez dago oso argi. Kontua da, gizakien bakearen etorrerarekin bat hasiko dela beste espeziekiko bortxakeria.