laburrak
hurrengoa

BALIZKO ARKITEKTURAK

Jaques Rougerie arkitektoaren balizko eraikuntzak James Bond-en pelikuletatik aterata daudela dirudi. Lurra, itsasoa eta espazioan kokatzeko egin dituen proiektu hauetan, irudimenak ziurrenik baliabide teknikoak baino pisu handiagoa du, eta hain zuzen ere horregatik iruditzen zaizkigu interesgarri. Bere webgunean azken hamarkadetan eginiko proiektu eta prototipo ezberdinak dituzu ikusgai.

hurrengoa

2SEX69 (APIRILAK18 EKAINAK 10)

“El niño de los colores” izenordez ezaguna den artista ekarriko dute Bilbora Sey Colors galeriakoek. Lehendabiziko aldiz kale-arte ibilbidea antolatu dute eta Granadako artistak bere liburu berriaren aurkezpena egingo du. Apurka-apurka, ikuspegi berri batekin lan egiten duten galeriak irekitzen ari dira inguruan...zorionekoak gu!

hurrengoa

GIZA ESKUBIDE ZINEMALDIA (APIRILAK 16/25)

Seigarren ediziora iritsi da geroz eta arrakasta handiagoa duen Giza Eskubideen Zinemaldia. Izenari jaramon eginez gero gobernuz kanpoko erakundeen bilera dirudi baina azken urteotako edizioetako programetan, politikoki zuzena den jarreratik urrun dagoen aukera anitz eta benetan interesgarria eskaini digute. Eta aurtengoak ere itxura berdina du...

hurrengoa

SOS 4.8 JAIALDIA

Murtzian... artea eta garapen sostengatuaren ideiaren inguruan jaialdia antolatu dute. Jaialdien gaindosia dagoen garaietan, ikuspuntu ezberdina duten proposamenak eskertzekoak dira eta SOS 48-k merezi duela iruditzen zaigu. Disziplina ezberdinetako artista ugari eta interesgarri asko dagoenez ez ditugu izendatuko. Jaialdiaren webgunean duzu informazio guztia.

hurrengoa

ZINTA ITSASKOR ERRETRATUAK

Artelan bereziak. Zelo kapak erabiliaz lortzen du argia eta itzalen jokoa. Argi absolutuaren mundu da mihizea. Zinta itsaskorra erabiliaz, eta pazientzia handiz itzalak sortzen ditu Mark Khaisman-ek bilatzen duen emaitza topatu arte.

hurrengoa

THEWHALEHUNT

Bale arrantzale Inuit-en bidaia bizitzeko gonbidapena egiten digu proiektu honek. Webgunean, oso modu irudimentsu eta jostagarrian aurkezten zaigu nabigazioa. Argazkietan barna bidaiatzen hasten garenean zaila egiten zaigu gelditzea. Road movie izoztu honek sarearen aukerak agortezinak direla erakusten digu.

hurrengoa

TXORI BEGIAK

Zerutik ateratako argazki hauek behin eta berriro ikusi ditugu aldizkari eta euskarri ezberdinetan. Orain argazkilari frantsesak aukeraketa egin eta webgunean zintzilikatu ditu. Ez da proposamen berria baina merezi du txori baten begietatik munduan zehar bueltatxo bat ematea.

hurrengoa

TOPAGUNEAREN ZINE LABUR ZIRKUITUA

Aurten ere gure geografiako herri ezberdinetan antolatu dira euskal laburmetraien emanaldiak. Euskaraz egiten diren film laburrak, apurka-apurka ohiko gaietatik urrundu eta oso ikuspegi zabala erakutsi dezaketela frogatu dute. Aurtengo “tour”-ean dauden lanak horren erakusle izango dira.

hurrengoa

GLOBAL FUNK GAUA BUKOWSKIN (APIRILAK 12)

Le Bukowsky berria ireki zutenetik, bertan dagoen Bellmondo bistron primeran jateaz gain, makina bat talde eta DJ entzuteko aukera izan dugu. Aurpegi berriarekin baina aurreko arimari eutsi dio Egiako taberna mitikoak. Aurrera begira ere, zuzeneko agenda polita ari dira satzen. Horien artean Global Funk gaua.

hurrengoa

OSTADARRA ESKUETAN

Nork ez du ikastolako liburu baten ertzean inoiz marrazki bizidunik marraztu? Bale zuk akaso ez duzu inoiz halakorik egin, baina horregatik zara hain pertsona tristea. Masashi Kawamura-k asmatu duen liburuak pauso bat haratago eman eta sistema horrekin ostadarra eskuetan izatea ahalbideratzen du. Ohhhhhhhh

hurrengoa

TINTAZKO ITSASOETAN

Christophe Blain komikigilearen lana maite dugunontzat (2002. urtean Angoulemeko saria jaso zuen Sfar-ekin batera eginiko “Isac el Pirata” komikiak), ederra izan da Le Reducteur de Vitesse liburuaren deskubrimendua. Komiki honi esker, gure moduko intsumiso alprojek, egileak Frantziako marinan egindako soldaduskako abentura eta desbenturak bizi ahal izan ditugu.