hurrengoa
demboraren condaira kevin heredia   Acaso daude biac presente dembora futuroan,
Dembora presentea eta dembora passatua.
Eta dembora passatuan contenituric dembora futuroa.

Uhartea cenuen uçi, Camaron, uretara eguin jauci.
Tarara bai, Tarara ez, hegan çaitugu icusi.
Ameçaren lur eremuan nehorc ecin du haciric haci.
Çure condairaren amua aho çabalic dugu irençi.

Hiça higuiçen da, musica higuiçen da
soilic demboran cehar; baina bici dena soilic
daiteque hil. Soilic formaren bithartez, ereduaren bithartez
possible dute hiçek, musicac,
irauncortassunera heldu, onçi Chinatarra
perpetualqui higuiçen den ancean, irauncortassunean.

Hau da carrica bacarra, eta besthea
berdina da, higuiduraric gabea,
muguimendutic abstenituric; mundua higuiçen delaric
apparençiaz soilic, dembora passatuaren eta dembora futuroaren
carrica metalicoetatic.

Berehala, hemen, orain, bethi --
Ridiculoa da alferricaco dembora tristea,
lehen eta guero artean hedaçen dena.

Camaronen "La leyenda del tiempo" diskoa atera zenetik 29 urte betetzen direla ospatzeko, disko hartan erabili ziren Lorcaren testuekin zerbait egitea pentsatu du Kevin Heredia idazle ijitoak. Gabriel Arestirekin akordatu zen, konkretuki hark TS Elioten poema bati egindako itzulpenarekin. Poema "Burnt Norton" deitzen zen, eta garai hartan Aresti Euskaltzaindiarekin haserre zegoenez (ez baitzeukaten borondaterik idazkera batua adosteko), euskal klasikoen grafiaz egin zuen itzulpen moderno hura: "Dembora presentea eta dembora passatua / acaso daude biac contenituric dembora futuroan". Beraz, Kevinen testu hau, funtsean, entsalada da. Osagaiak: Camaron, Lorca, Eliot, Aresti, inbentiba pixka batekin aliñatuak eta alineatuak.