paper
hurrengoa

guerrilla art kit

keri smith. princenton architectural press

Kale artea eta aktibismoa batzen dituen esku-liburu ederra. Kalea erakusleiho gisa ulertzen duen jendearentzat ideiaz eta teknika ezberdinez gainezka egiten duen liburua da. Azalean azaltzen den moduan, liburu honek ez du etekin ekonomikorik bilatzen, ongi pasatzeko egina dago eta bide batez mundua menperatzeko balio du. Guk hiru aldarrikapen horiekin bat egiten dugu eta horiek lortzeko eskaintzen zaizkigun “gerrilla” akzioak edonoren eskura daudela argi erakusten digu liburuxka dibertigarri honek.

hurrengoa

animalario universal del profesor revillod

fce

Lan irudimentsu eta originala. ”Animalario” honetan, horrialdeak 3 zatitan banatuak azaltzen zaizkigu eta zati bakoitza pasatzen dugun bakoitzean animalia konbinazio berri bat azaltzen zaigu. Modu honetan, animalia guztiz estrainoak sortzeko aukera dugu. Dr Moreau izatera jolastu nahi baduzu ez duzu irla bat erosteko beharrik izango. Eskuratu Revillod maisuaren animalarioa.

hurrengoa

euskal herri imaginario baten alde

santi leone.elkar

Ironia eta bigarren irakurketa ugari duen liburu honekin gozatu dugu. Hain zuzen panfletoan erortzen ez delako eta alderdikeriatik urruntzen delako. Eta historia eta identitatearen inguruan hausnarketa interesgarri ugari egiten du. Liburua esaldi batekin laburtzeko lana ez da inoiz justua izaten, baina guk egileak elkarrizketa batetan esandakoa nabarmendu nahi genuke hemen. “beharbada hobe genuke nazio guztiak asmatuak direla gogoratzea eta geurea imajinatzeko eskubidea dugula aldarrikatzea, ez halako ezaugarri berezitan baizik herritarren borondate librean oinarrituta”.

hurrengoa

sound bites

alex capranos

Bere taldearekin (Franz Ferdinad) munduari bira eman eta liburu bat idatzi du taldeko kantariak. Ez litzateke batere kontu originala izango. Beste kantari bat kontzertu osteko festak, hotelak eta groupie pitokeriak kontatzen. Alex Kapranos-ek ordea birak eraman zituen herrialde ezberdinetako gastronomiarekin zerikusia duten kontakizun labur eta bitxikeriz betetako liburuxka osatu du. New York, Buenos Aires, Glasgow, Sidney, Milan, Osaka, Hong Kong, Zagreb... eta horien artean Donostiako alde zaharrean egindako pintxo jana eta poteoa...