hurrengoa
gachet bonzo! odlok   I  txuma 1990. urtean, Christies enkante etxeak, Van Gogh-ek 100 urte lehenago Paul Ferdinand Gachet doktoreari eginiko bi erretrauetako bat saldu zuen 82, 5 milioi dolarren truke. Eroslea Daishowa paper konpainiako zuzendaria Ryoei Saito. Koadroa ikusi zen azkeneko aldia 1996. urteko neguko egun bat izan zen. Hain zuzen Ryoei Saito hil baino egun batzuk lehenago. Gachet doktorearen erretratuaren istorio bitxia aspaldian hasi zen ordea. Van Goghek, Arlesen zaindu zuen medikuaren erretratua Francfort hiriko Stadel muesotik hartu zuten naziek 1937. urtean. Hermann Goering-ek izan zuen denboraldi batean Franzo Koenigs bankeroari saldu zion arte. Gerra hasi aurretik honek Siegfried Kramarsky bildumazale judutarrari saldu zion eta honek AEBtara eraman zuen Alemaniatik ihes egin zuenean. Azken honen ondorengoek Metropolitan museoari utzi zioten pintore inpresionisten boom-a hasi zenean saltzea erabaki zuten arte. Eta ondo saldu gainera, Ryoei Saitok ordaindu zuen dirutzak, ondorengo urteetan arte mundua aztoratu zuen ¬®enkanteen garai eroari¬® hasera eman bai zion. Hala ere enpresari japoniarra beti kexatu zen bere artelanengatik zergetan ordaindu behar zuen dirutzagatik. "Nire ondorengoek ez dute zergekin arazorik izanen, hiltzen naizenean Gachet nirekin errausteko agindu dudalako". Horiek izan ziren bere hitzak. Eta 1996en zendu eta erraustu egin zuten. Eta orduz geroztik inork ez du ikusi Gachet doktorearen erretratua. Zergak ez ordaintzeko trikimailua edo heriotzatik haratago doan maitasuna; ez dakigu zein den benetako arrazoia, baina justizia poetikoaren adibiderik ederrena iruditzen zaigu bere garaian historiako koadrorik garestienak izan duen amaiera. Bizi zen bitartean koadro bakarra saldu ez zuen pintore holandarrak ere barre egingo luke. Gachet doktorearen bigarren erretratua geratzen zaigu, desagertutakoa baino eskasagoa, eta laminak, argazki eta erreprodukzioak, baina originala, modu ia biblikoan historiako hautsik garestienean bihurtu da. Diruak artea erosi dezakeela arazorik gabe onartzen dugu...baina arrazonamendu hori jarraituaz... prest al gaude diruak artea suntsitu dezakeela onartzeko?