hurrengoa
dunafelfedes, maider lópez-en proiektu artistikoa curator: nemes attila   Budapest 2007 irailak 15, 17:00

Ilusionista baten moduan, autoen joan etorria eta hutsunea besterik ez zegoen espazioa okupatu arazi du Maider Lopez-ek. Artistak ez du trikimailua ezkutatu. Hiritarrei laguntza eta parte hartzea eskatu die akzio hau aurrera eramateko. Buda eta Pest batzen dituen Kateen zubian zita egin eta hiritarren laguntzarekin zubia desager arazi du. Eta zubia desager arazteko, ibaia zubi gainetik pasa du. Budapest-eko hiritarrei ibaiaren kolore bereko aterkiak banatu eta zubia okupatzeko eskatuz, denbora epe batez hiritarrak, hainbeste maite duten Danubio ibaia bihurtu ditu.
Ederra, poetikoa eta jostagarria izateaz gain, geroz eta neurtuago eta kontrolatuagoa dagoen giza eta bizitza antolakuntzan, hiritarrak, biztanleak, euren hiriko espazioan izan dezaketen eraldaketarako indarraz hausnartzeko baliagarria zaigu Maider Lopezen lana.