laburrak
hurrengoa

PERSÉPOLIS

Cannes-en sari nagusietako bat eskuratu zuen Marjane Satrapi-ren komiki autobiografikoetan oinarriturik egin duten animaziozko film honek. Egunkari eta komunikabideetan topatuko ez duzun egungo Irango errealitatearen begirada berezi bat eskaintzen du Persepolis-ek. Komikia irakurri genuen eta filma ez dugu galduko.

hurrengoa

TRACEY THORN

Everything but the girl bikotearen %50-ak disko berria atera du. Azken 12 urteetan bakarka atera duen bigarrena. Tracey-k eta bere senarra Ben-ek taldea desegin eta euren seme-alabak hezten eman dituzte azken urte hauek. Duela ez asko, Tracey-k Pet Shop Boys-eko Neil Tenant-ekin egin zuen topo festa batean eta Neil-ek bere ahots liluragarria zertan zebilen galdetu zionean Traceyri berriro kantatzeko gogoa piztu zitzaion, gure mesederako. Diskoaren izena: Out of the woods...

hurrengoa

REPLATE.ORG

Hiri handietako zaborrontzietara tonaka elikagai botatzen dugu egunero. Elikagai horietako asko ordea, zaborrontzitik zaborrontzira, ahora zerbait eramateko asmoz ibiltzen diren pertsona askok profitatzen dute. Replate.org-ek proposatzen duena, sinplea bezain eraginkorra iruditu zaigu: Botatzera goazen elikagaia zaborrontzi barrura bota beharrean zaborrontzi gainean uztea da. Hori besterik ez. Ziurrenik hirietako alkateak ez daude honekin ados... baina alkateak guri bost!

hurrengoa

WQS ZARAUTZ SURF. IRAILAK 13-16

Zarautzek, WQS Mailako munduko txapelketa ekarri du berriro bere hondartzara. Garai batean, munduko surflari onenek surf zirkuituko frogarik dibertigarrienatzat zeukaten Zarauzko zita. Garai hartan surf taulari eusteko gai ez ziren herriko kakanarro batzuk hartuko dute parte aurtengo lehiaketan, irabazteko aukerekin gainera!

hurrengoa

DONOSTIAKO ZINE JAIALDIA IRAILEAN

Urteroko zita. Donostian zine areto ugari itxi da azken urteotan, baina aurten Victoria Eugenia antzokia berreskuratuko du Zinemaldiak. Sail Ofiziala, Zabaltegi, Horizontes Latinos... urtero errepikatzen diren sailak dira. Guri, aurten, Sukar Izoztua izenez ¨hotzetik¨ datorren zinemari eskainitako saila iruditu zaigu aipagarriena. Azken urteotan egin den zinema berezi eta arriskutsuena Escandinabiatik etorri bai da.

hurrengoa

AZKENA ROCK 2007

Aurten, inoiz baino gehiago, Euskal Herria jaialdien herria izan da. Jaialdi horien artean denetarik dago. Askok uste dutenaren kontra, jaialdi batek arrakasta izan dezan ez da nahikoa kartelean modan dagoen talde bat izen handiz jartzea. Beste zerbait behar da... eta "zerbait" hori duela frogatu du hasiera-hasieratik Azkena Rock jaialdiak.

hurrengoa

DISONANCIAS

Beste urte batez DISONANCIAS programak nazioarteko artistak eta Euskal Herriko ikerkuntza, garapen edota berrikuntza taldeak harremanetan jartzen ditu, ikerketa proiektu batean lan egin dezaten. Aurtengo programan entitate publiko zein pribatuek hartzen dute parte eta artistek entitate hauek planteatzen dituzten kontzeptuak garatzeko proposamenak bidali beharko dituzte 2007ko urriaren 3a baino lehen. Gero epaimahai batek proiektuak aukeratuko ditu eta kolaborazioak 2007ko azaroaren eta 2008ko uztailaren artean - bederatzi hilabetez – garatuko dira.

hurrengoa

DESARRA ELEKTRIKOAK. IRAILAREN 13A ARTE

“Pasahitzak: emetasunari buruzko irudikapen berriak” proiektuak lau urte iraungo ditu eta epe horretan arduradun ezberdinak izango ditu. Helburua: feminismoaren kontzeptuaren eremutik abiatutako proposamenak lantzea. Lehendabiziko proposamena Susana Blasi egokitu zaio eta “Desarra elektrikoak” du izenburua. Beste batzuen artean Hannah Wilke, Itziar Okariz, Hester Scheurwater, Pipilotti Rist etaÊMarina Nuñezen lanak ikusteko aukera izango dugu.

hurrengoa

MUSIKARIAK DOKUMENTALETAN

Musikarien bizitzek eta obrek dokumentalak egiteko aitzakia ematen jarraitzen dute. Jarmuschek Neil Young jarraitu zuen “The year of the horse” filman, Leonard Cohen protagonista zuen “I´m your man” ederra gozatu genuen iaz, Ramonesen ohorez eginiko “End of the Century” ere ikusi dugu. Anton Corbin-ek Cannes-en aurkeztu duen “Control” filman Joey Division-eko Ian Curtis-en bizitza laburra hartu du abiapuntu eta berriki “Joe Strummer: the future is unwritten” filma estreinatu da. Eta gehiago daude labean...

hurrengoa

MASSIVE ATTACK. IRAILAK 13

BEC-en eskainiko dute Bristolgoek kontzertua. Hip-hop, soul, groove dub eta sanplerren maisu hauen triphopak musika garaikidearen historian lekua egin du. Bristol doinuaren sortzaile, Portishead edo Morcheeba bezalako taldeek beti onartu dute Massive Attack-en eragin zuzena. Datorren urte hasieran izango dugu euren hurrengo lanaz gozatzeko aukera. Oraingoz izenburua besterik ez dakigu: Weather underground.