hurrengoa
mark jenkins-en kale artea    Zergatik hasi zinen zinta adesiboarekin lanean?
Haurra nintzeneko garaian izandako ideia baten berreskuratzea izan zen. Rion bizi izan ez banintz, bizimodu lasaiago bat egiten, ziurrenik ez nioke kontu honi behar zuen bultzadatxoa emango, baina eman nion eta nire buruaren tangente bat sortu nuen.

Zure eskulturak figuratiboak dira eta ikusten ditugunean asmo narratibo bat susmatzen diegu... lanean hasi aurretik asmo narratibo horren gainean hausnarketarik egiten al duzu?
Nire lanak baino, lan hori kokatzen dudan inguruneak sortzen du istorio narratibo hori. Hartu eskultura bat, jar ezazu dutxan eta eragiozu uraren manibelari, edo jar ezazu eskultura bera mendi punta batean eta sortuko dizun sentsazioa guztiz ezberdina izango da.

Zenbateraino duzu interesa, jendeak zure kale instalazioen aurrean agertzen duen erreakzioan?
Gehienetan modu dibertigarrian izaten da, baina bada alor sikologiko bat ere erreakzio horietan eta nik jendea instalazioaren zati gisa ikusten dut, aurretik pasa eta eskultura hor dagoela jabetzen ez direnak barne. Jendeari so eginez, gizakiaren konportamenduaren adibideak jasotzen dituzu, eta bat batean eskulturari ostiko bat eman edo eskultura lapurtzen duen neska edo mutil hori agertzen da. Iruditzen zait sikologoek kale artea erabili beharko luketela euren ikerketetan, edo bestalde nik nire ikerketa hauek sikologia aldizkari batean argitaratu ditzaket...

Kritika soziala, umorea... mezuak garrantzia al du zure artean?
Mezua niretzat ezkutaturik azaltzen da, ezkutaturik baino, hodeiekin gertatzen den moduan 4 edo 5 irudi ikus ditzakezu une berean. Umorea da batetik jotzen errazen suertatzen den soka eta era berean giza emoziorik konplexuena. Gustatzen zait pieza bera eta bere ingurunea galdera ikur baten moduan azaltzea. Asmakizunak interesgarriagoak dira erantzun gabeak direnean.

Zure sorkuntza lana ezberdina izaten da obra kalean, naturan edo museo batean erakutsi behar duzunean?
Kontestuaren menpe dago dena. Kalea da nire ingurunea. Naturan, plastikoa barneratzen dut, guk ezagutzen dugun zaborra, modu batera edo bestera ur edo izotz testura izan dezan- honek ez du esan nahi plastikoa modu honetan ekologikoagoa denik basoarentzat-. Museoak artea sakralizatzen duten elizak bezalakoak dira – niretzat toki zailenak dira, ingurune osoak "ARTE" usaina duelako eta horrek edozein misterio aukera desager arazten du.

Storker project-en azaltzen diren umeak ezinegona sortzen dute.. Zer konta diezagukezu proiektu honen inguruan...
“Invasion of the Body Snatchers” filman bezala, "Zinta Adesibo Gizakiek" ugaldu eta mundua inbaditzeko fikziozko osagarri bat dira. Ikono bat ere badira zinta adesibo medio honetara jendea erakarri eta mundu hau bere kasa deskubritu dezan.

Eskulturak kalean uzten dituzu? Jendeak hartzen al ditu?
Bai, eta batzuetan bahitu/adoptatu egiten dituzte, baina beste batzutan iruditzen zait kale garbitzaileak direla desagerpenen errudun ...

Zertan zabiltza orain lanean?
Ondorengo egunetan festa hartzeko lanetan nabil. Hondartzara joan nahi dut.