laburrak
hurrengoa

the balde party berlin

Martxoaren 27an ospatu genuen Kaffe Burger aretoan Skunkfunk-ekin batera the balde party-a Berlinen. Bertan, the balden argitaratutako hainbat testuen irakurketaren ostean Makalak, Marek eta Konsulek inguratu zen oro dantzan jarri zuten. ABBA-koen ilobak ziruditen suediar blonde bik koruak eta koreografiak egin zituzten bertan bildu zirenen gozamenerako.

hurrengoa

björk (uztailak 13)

Bilboko Guggenheim museoko kanpo aldean kontzertu ezberdinak antolatu dira azken urteotan. Orain, eta museoaren 10. urteurrena ospatzeko Björk –en kontzertuaz gozatzeko aukera izango dugu. Kantariak, Volta izeneko bere azken diskoa aurkeztuko du Bilbon. Gure islandiar faboritoaren zain gaude...

hurrengoa

txori fededunak

Frederic Roijé estudio holandarrak txoriak ditu maite. Eta ez ornitologoek maite dituzten moduan soilik. Ez, hegoak ez ebakitzeaz gain, txorien alde izpirituala kontuan hartzen du. Txoriak txori direnetik Afrikatik Europara eta Europatik Afrikara ibiltzen direnez, bide fisikoaz gain bide izpirituala topatu dezaten honelako arkitekturak egin dituzte. Badaezpada, gurutzatzen dituzten geografietako bi erligio nagusiak izan dituzte kontutan.

hurrengoa

EUSKALSEX (uztailak 20-22)

Euskalsex, Euskal Herriko lehen azoka erotikoa izango da. Bilboko La Casilla aretoan ospatuko da. Zine porno izarrak eta sexuarekin zerikusia duen beste hainbat jarduera. Lehen edizio honetako ohorezko gonbidatua guztiz miresten dugun Cicciolina aktoresa eta Italiako diputatu ohia izango da.

hurrengoa

MONEGROS (uztailak 7)

Aragoiko desertuan ospatzen den jaialdiaren 7. urteurrena da. Uztailaren 7an ospatuko da. Monegroseko "entzierro" honetan lasterka egiten duten zezenek ez dizute harnasa hartzeko unerik utziko. Tarterik ez dugu musikari "ganaderia" osoa izendatzeko. Hasi hortzak zorrozten eta hankak berotzen. Aurtengo leloa ikusita -777 the number of the beat- ez duzu irtenbiderik izango eta!

hurrengoa

INGURUNEMOBIL

Nerabeei zuzenduriko proiektu honen emaitzak ikusteko aukera duzu webgune honetan. Nerabeek euren telefono mugikorrekin duten harremanaren adibide eta lekuko diren istorio ezberdinak biltzen dira ingurumobilen. Mugikorrek ere aukera sortzaile, ludiko eta entretenigarriak izan ditzazketela erakusten duen ekimen originala.

hurrengoa

INVASION FROM PLANET C

Gure olatuen bila datoz! Horixe da extralurtar hauen asmoa. Eta olatu eta olatu artean planeta ezberdinetako izakiak ugaldu daitezkeela frogatzeko saiakerak ere egiten dituzte. Zelanda berria, Costa Rica, California eta Australian filmatu den film honek b saileko filmen estetika eta istorioetaz baliatu da orokorrean nahiko klonikoak diren surf filmen artean bere tokia lortzeko.

hurrengoa

lekuz leku (ekainak 28-29-30)

Bilboko aire libreko espazio arkitektoniko ezberdinetan eskainiko dira Lekuz Leku dantza eta bideo sormen jaialdiko ekitaldiak. Hiri baten estruktura arkitekturaz osatzen bada ere, estruktura horri mugimendua ematen diona jendea dela frogatzen duen proposamena. Informazio gehiago eta iazko lanen irudi ederrak beheko helbidean.

hurrengoa

DONOSTIA KALE ANTZERKIA (uztailak 11-15)

Urtero lez, Donostiako kaleak "teatreroz" beteko dira uztailaren erdialdean. Formatu eta moeta ezberdineko antzerki emanaldiak izango dira hiriko auzoetan. Une ordainezinak bizi izan ditugu kale antzerki jaialdian. “Trapu zaharra”-k kotxe hura txikitu zuenekoa edo antzerki talde beraren Paquetito toreroarenak...

hurrengoa

ZHÚ YÍ! ARTIUM (irailaren 23)

Txinako argazkigintza garaikideari eskainitako erakusketa honetan, bertoko argazkilari talde zabal batek egungo Txinaz duen ikuspegia erakusten digu. Erakusketaren izenburuak dioen moduan Zhú yí! (Erne!), munduko 5 pertsonetatik 1 txinatarra izanik interesgarria da euren begiradaren nondik norakoen berri izatea.