paper
hurrengoa

por qué he matado a pierre

alfred eta olivier ka. ponent mont

Angoulemeko komiki saloiko irakurleen sari nagusia jaso zuen komiki liburua. Adin txikikoen sexu erasoen gaia jorratzen du komiki honek, baina kasu hauetan hain ohikoa den dramatismo eta "moralina" faltsurik gabe. Kopeta ilun arazi eta irribarre argiak eragingo dizkizun lana. "Pierre apaiz ¨gorri¨ bat da. Ez dirudi apaiza, barre egiten du, kanta egiten du eta kilimak egiten dizkit". Komikiak baztertzen dituen populuaren %95 horrek galduko duen beste harribitxi bat.

hurrengoa

el arte. conversaciones imaginarias con mi madre

juanjo saez. reservoir books

Saiakera, autobiografia, komikia eta eleberri elementuak nahasten ditu Juanjo Saez komikigile eta ilustratzaileak bere azken liburu berezi honetan. Bere amarekin duen irudikatutako elkarrizketa bati esker, artea eta artistaren inguruko hausnarketak egiten ditu egileak, beti ere oso modu garbi, umoretsu eta ironikoan. Proposamena originala eta jostalaria izateaz gain, egileak (bere burua ere kritikatzeko gaitasuna azaltzen duena) ez du mingaina koskatzen eta hori eskertzekoa da.

hurrengoa

spam basura 2

egile ugari

Gure helbide elektronikoetara egunero iristen zaizkigun pitokeriak bildu eta gorde izan bagenitu guk egin genezakeen liburua. Berez, liburuak ez du inongo balio antropologiko edo analitikorik. Ez dago ordea bilduma honetan asmo handi-mandirik. Zabor elektronikoa biltzen ibili den "freak" koadrila baten bilduma besterik ez da. Gure posta elektroniko postontzia erasotzen duten milaka ergelkerien entziklopedia. Egunero irribarre edo higuin keinu bat azal arazten diguten mezu elektronikoen zabor-liburu entretenigarria.

hurrengoa

zakur kale

harkaitz zubiri. susa

Egilearen lehen liburua izanik bereizitasun nabarmen eta aipagarri bat eskaintzen digu: liburuaren ardatz nagusia ez da maitasuna edo politika. Harkaitz Zubirik lan mundua aukeratu du bere narrazio ezberdinak josten dituen hari gisa. Maitasun harremanak, politika, bigarren plano batean geratzen dira eta horrek, opera prima batean, eta Euskal Herrian, apustu pozgarria da. Eta ardatza lan mundua bada, ipuinen paisaia Donostia da, topikotik haratago doan Donostia burges eta ñoñostiarra, donostiar batek soilik idatzi dezakeen modu "saizarbitoriar" batean ulertua.