hurrengoa
coltan    Coltan, columbia [(Fe, Mn)Nb2O6] eta tantalita [(Fe, Mn)Ta2O6] nahasketari ematen zaion izena da. Mineral hauek proportzio ezberdinetan nahastuta azaltzen dira naturan. Australia da coltan ekoizlerik handiena, baina mineral honen munduko erreserbarik handiena (%80) Kongo-ko errepublika demokratikoan dago. Kongoko bigarren guda gisa definitua izan denak, 4 milioi hildako eman ditu honez gero. Eta arrazoi etnikoak, kulturalak eta bestelakoak aipatzen badira ere, gudaren erroetan coltan minerala dago. Beroari erresistentzia handia dion minerala izanik, coltan-a teknolog√≠a elektronikoan erabiltzen diren kondentsadoreak egiteko ezinbestekoa da. Munduko coltan ekoizpenaren 50 baino gehiago telefono mugikorrak egiteko erabiltzen da. Mineral hau ezinbestekoa da poltsikoan daramagun telefono txiki horrek funtziona dezan.
Meatzetatik coltan-a ateratzeko, langile eta esklaboak erabiltzen dituzte gerran ari diren alderdi militarrek. Milaka pertsonek egiten dute lan egunero meatze hauetan. Coltan ustiaketaren beste arazo larri bat ekosistema da: oihanaz gain, gorilak ere arrisku bizian daude motibo honengatik. Europa eta AEBetako 30 enpresa baino gehiagok parte hartzen du coltan-aren negozioan. Horien artean nagusienak, hain zibilizatu, ekologista eta berdezale diren Holanda, Belgika eta Alemaniako enpresak dira. Artikulo "oenegero" bat da honokoa. Bai. Izan ere, ideia, Oscarren banaketa egunean, diamanteen negozioak sortzen dituen sarraskiak salatzeko Leonardo Di Capriok jakan zeraman malko gorriak eman zigun. Berak zapaltzen zuen alfonbran, une horretan, munduko harribitxi kontzentrazio handiena ematen zela ikusi genuenean. Paradoxikoa, ezta? Beno, artikulua amaitzera goaz, telefonoz hots egiten ari zaizkigu eta.