paper
hurrengoa

tabula

navarrorum tabula k.e.

Kultura gastronomikoak geroz eta garrantzia handiagoa du. Batzuetan, badirudi edozein aitzakia bilatzen dela gastronomiarekin lotu eta produktu bat sortu ahal izateko. Gastronomia munduak beste hainbat jarduerekin parekatzeko beharra du. Guzti hau esan ostean, argitalpen berezi bat aipatu nahi dugu: Tabula. Arrautzari eta bakailoari eskainitako aldizkari txukun eta interesgarriei, egunkari formatua duen azken lan hau gehitu behar zaio. Aurrekoak baino arinagoa eduki eta itxuran baina betiko kalitate eta gustu onez egina. Bon apetit!

hurrengoa

pololoak: poxpoliñaren bahiketa

patxi gallego. elkar

Xabinaitorrek, preziatzen den super heroi ororen antzera, zalantzak ditu. Bere betebehar soziala eta bere desio pertsonalen arteko borroka. Xabinaitor maite dugu, super heroi amerikarrek lehena aukeratzen duten moduan, berak bigarrena aukeratzen duelako. Xabinaitorri, gutarikoaskori bezala, bere hankartekoak agintzen dio. Maitasuna aukeratzen du. Eskertzekoa da gainera, komikia testuaren gainetik egotea. Lehendabiziko atalean ez bezala.

hurrengoa

odol hotzean

truman capote. itzultzailea: xabier olarra. igela

XX. mendeko nobela beltzaren gailurra dela esango genuke, bertan kontatzen den istorioa errealitatean gertatutako hilketa batetan oinarrituko ez balitz. Nobela baten indarra duen kronika periodistiko gisa izan da definitua eta estilo berri baten iturria ezarri zuen lan honekin Capotek. Familia oso bat bortizki asasinatua izan da. Capote gertakizunaren kronika egitera bidaltzen dute. Eta orduan hasten dahilketatik haratago doan bidaia baten kronika. Ez dugu beste ezer kontatuko, bakoitzak bere kasa deskubritu beharreko liburua delako. Ezinbestekoa.

hurrengoa

ali the first raper

george lois. taschen

Cassius Clay, Muhammad Ali, historiako boxeolaririk mediatikoena izateagatik da ezagun. Onena ere izan dela idazteko tentazioa izan dugu, baina halako baieztapen bat ez litzateke justiziazkoa izango, Joe Louis, Dempsey eta Jack Johnson bezalako ukabilkariekin. Ali boxeoan handiena izan dela askotan entzun dugu, orain arte ordea inor ez da jabetu historiako lehen raperoa izan denik. George Lois izan da hau frogatu duena kaleratu berri den liburu eder eta originalean. Muhammad Aliren esaldiak eta bere aho beroaren ateraldiak, bere idatzien erritmo eta jokoak, lehendabiziko raperoaren aurrean gaudela frogatzen digute. Boxeoa, literatura eta rapa, liburu ederren maitaleentzako ezinbestekoa.