hurrengoa
zabormila    Gorbeiako bisitari askoren arduragabekeria erakusten duen ekimena da Zabormila. Zabormilan, zaborra, Gorbeia natur guneko ekosistemaren zati bihurtzen da. Batbatean, pilak, plastikozko poltsak, latak... bertako mikrokosmosaren biztanle bihurtzen dira. Eta hein handi batean hala da, gure ingurunea ezin delako zaborrik gabe ulertu.

Ekologiaren ikuspuntu panfletariotik ihes egiten badugu, zaborra ere elementu naturala dela jabetzen gara. Zaborra ez da estralurtarrek sortzen duten materia berria. Arazoa ez da naturala izatea edo ez, arazoa beste bat da: kopurua, kudeaketa, bideragarritasuna, biodegradagarritasuna... Zabormilan, modu kontziente edo inkontzientean gizakiak mendian botatako zaborra eta mendian bertan hazitako lore eta belarrak elkarturik azaltzen zaizkigu. Hau, aurreko guztia azpimarratzeko baliagarria suertatzen zaigu. Naturaz gozatzerakoan dugun ganora eta fundamentu eskasa salatzen du Zabormilak. Modu ederrean, erakargarrian, iradokitzailean... berrian.

Zabormila, haizea, belarra eta ura inpultso elektronikoak diren Internet sarean topatuko duzu: