hurrengoa
hiri handietako argiak    Orokorra da. Apurka-apurka gure bizitzako gauzarik xumeenak lege eta araudien menpe jarri nahi dituzte Europa zibilizatu honetan. Hiritarrok hiriko kaleetatik atera nahi gaituzte. Horretarako hiri espazioak aparkalekuen moduan gobernatzea da asmoa: lerroak, denbora epeak, neurriak, norabideak, kuotak. Ordena eta uniformizazioa. Orain, hiri ugari dabil kaleko neoiaren aurkako gudan. Iragarki, denda eta bestelako saltokietan erabiltzen diren argiak desagerrarazi nahi dituzte. Madril da horietako bat (zer litzateke Madril neoirik gabe?). XXI. mendeko hiriak XIX. mendeko hirien maketa bihurtu nahi dituzte.
Neoi argia hain zuzen ere XIX. mende amaierako asmakizuna da. Parisko erakusketa unibertsalean aurkeztu zen eta Parisko bizartegi bat izan zen neoi argiak erabili zituen lehena bere jarduera iragartzeko. Neoi argien oinarria sinplea da. Kolore ezberdinak lortzeko, beira hodi barnean dagokion gasa sartzea besterik ez da behar.
Helioa, Neoia, Argona, Kriptona, Xenona.
Hiria neoirik gabe ez da hiri, iraganera begira bizi den simulakroa baizik. Kaleak ezin dira neoirik gabe ulertu. Gure ingurugiro naturala dira dagoeneko. Kontraesana badirudi ere, neoirik gabeko hiria artifiziala litzateke. Zeren bila abiatzen da gure begirada farmazia bat topatu nahi dugunean? Edo gorputz bat alokatu nahi dugunean? Edo...