laburrak
hurrengoa

EGURRA OLATUEI!

Billabong nesken surf zirkuituak aurrera darrai. Maiatzan Getarian burutu zenari, uztailaren 8 eta 9an Bizkaiako Laga hondartzan egingo den ekitaldia batu behar zaio. Zirkuituaren amaiera irailean Zarautzen ospatzen den nesken biltzarrean egingo da. Nork esaten du neskak hondartzan geratzen direla mutilaren zain?

hurrengoa

EL LABERINTO DEL FAUNO

Guillermo del Toro mexikarraren film berria aurten estreinatuko da. Azken lan hau espainiar guda zibilaren osteko urte gogorretan kokatu du, El espinazo del diablo-rekin egin zuen moduan. Errealitatea eta fantasia batzen dituen istorio ilun honetan, Jalisco-ko zuzendariaren estilo bitxiaz beste behin gozatzeko aukera izango dugu.

hurrengoa

DM

Uztailaren 22an Donostian eskaini behar duten kontzertua etxera eraman ahal izango duzu nahi izanez gero, bertan grabatu eta salgai jarriko den diskoan gordeta. Kontzertua zuzenean grabatu eta tokian tokiko edizio bereziak egingo dituztela iragarri du Mute diskoetxeak. Ez da egitasmo berria, baina gisa honetako talde handiek disko salmenten jaitsieraren aurrean erantzun irudimentsu eta bereziak egitea eskertzen da.

hurrengoa

SKATEXPRESIÓN 06

Berdin dio zein modutan eta zeren gainean, kontua labaintzea da. Ekainaren 30 eta Uztailaren 1 eta 2an SkateXpresionen laugarren edizioa egingo da Basauriko Bixzkotxalde parkean. Kale-sormen jarduera ezberdinak izango dira eta aurten skate pista bat estreinatuko da.

hurrengoa

PLUS MINUS

Web orrialde honetan irudimena eguneroko bizitzara nola eraman daitekeen frogatzen duten asmakizun xume eta artistikoak topa ditzakezu. Gadget eta objektu berezien bildumazaleek, zuen faboritoen artean jarriko duzuen webgunea da, zalantzarik gabe.

hurrengoa

ANÓNIMO Y DESCONOCIDO

Uztailean, beste hainbat proiekturekin batera, "Anónimo y desconocido" proiektua ikusgai izango da Montehermosoko klaustroan. Proiektu honek, ezezagunak diren hainbat gasteiztarren lana eta bizitza publiko egiten dituelako bakoitzaren izaerarekin bat datorren tresna eta euskarri ezberdinak erabiliaz. Egunerokotasunean txertatzen den arteari garrantzia ematen diolako iruditu zaigu berezia proposamen hau.

hurrengoa

RUMPOLOGY

Rumpology esanez gero, gutxik ulertuko dute zertaz ari garen. "Rumpologia" ipurdian etorkizuna asmatzea dela esaten badizuegu, are gutxiago ulertuko duzue. Horregatik, teknika berezi honetan mundu mailan dagoen aditurik ezagunenaren berri emango dizuegu: Jackeline Stallone du izena, eta bai, Silvester-en ama da. Argibide gehiago zure ipurdian edo...

hurrengoa

ADICOLOR

3 marren markak produktu berria jarri du kalean, eta produktu hori iragartzeko sorkuntza filmetxoak zintzilikatu ditu sarean. Izugarri onak dira. Estetika zaindua dute eta edukiz iradokitzaile eta originalak dira. Eta zuetako batzuk jabetuko zareten moduan, web gunearen izenak ere badu bere sekretutxoa.

hurrengoa

MAMORI ART LAB

Amazoniaren erdian laborategia. Argazkilaritza, diseinua, arkitektura eta soinuaren inguruko workshopak antolatzen ditu Mamori Art Lab ekimenak.10 egunez, Brasilgo Amazoniaren erdian dagoen egurrezko etxola arte laborategi bihurtzen da. Parte-hartze irekia da eta parte hartzaile bakoitzak ikusi behar du nola iritsi Manausko hitzordura. Info gehiago:

hurrengoa

FIB

Zer esan jaialdi honi buruz orain arte esan ez denik? Besterik gabe, aurten osatu duten kartelari erreparatzeko eskatuko dizuegu uztailaren 20tik 23ra munduko musikaren epizentroa non izango den jakiteko.

hurrengoa

NICOLAS DE LEKUONA MUSEOA

Nicolas de Lekuonaren obra jasotzen duen museo birtual ez fisikok ateak ireki ditu. Egitasmoa oso interesgarria dela uste dugu, artista abangoardista honen obra erakusteko modu aproposagorik ez zaigulako bururatzen. Museoa begi aurrean duzu. Klikatu ondorengo helbidean.

hurrengoa

LES INNOCENTS

La República egunkari italiarrean ilustratzaile bezala egiten du lan Gipik (Gianni Pacinotti). Horrezaz gain komikiari buruzko ikastaroak zuzentzen ditu hainbat arte akademiatan eta Italian duen arrakastaz gain, Alemania eta Frantzian erreferentziabihurtu da. Aurten Angoulemen Komiki album onenari saria jaso du Les Innocents ederrarekin.