audio elektro
hurrengoa

DELOREAN

Into the plateau·Bcore 2006

Dantzalekura begira jarri ziren Delorean "Metropolitan Death" diskoan. Into the Plateau lan berriak, hartutako bide hori berrestera dator. Taldeak horren ondo lantzen duen soinu unibertsala dakar, 80. hamarkadako arima eta aurrera begiratzen duten soinu distiratsuak nahastuaz. Beti alboan izan dituzten konparazioetatik ihes egiten dute lan honekin, eta fidelagoa zaien soinu propioa dakarte. Inoiz erabili dituzten elementu eta joera elektronikoekin gainera, hazi egin dira, dantzaren mesederako hazi gainera.

hurrengoa

TORTOISE & BONNIE PRINCE BILLY

The brave and the bold

Elkar-lan honen emaitza entzun aurretik entzuleak beste zerbait espero dezake. Izan ere, Tortoise eta Bonnie Prince Billy muturreko musikariak dira, harritzen duten horietakoak. Hala ere, sinpletasuna izan daiteke disko hau definitzen duen hitza. Ez bere esanahian, baizik eta jarreran, ez baitute muturrera jo eta bertsioez osatutako diskoa eskaini digute. Devo, Lungfish, Minutemen... bezalakoak bi proiektu hauen nahasketak sortutako unibertso partikularraren arabera.

hurrengoa

VIRÜS

Sintonía nuclear·Subterfuge records 2006

Elektronika eta after punka nahasten dituen taldea. Lehen disko hau Cristian Vogel eta Joe Robinson dj eta ekoizle ezagunekin grabatu dute eta The Libertines edo Liars bezalako taldeekin taularatu dira. Donostia, Iruñea eta Bartzelona artean kokatzen dugun taldea da. “Estalingrado” abesti sendoarekin hasten dute diskoa, intentsua eta zikina. Ramones, Paralisis Permanente edo Joy Division taldeekiko gertutasuna erakusten dute. Dantza, makinaren erritmora.

hurrengoa

THE ESSEX GREEN

Cannibal sea·Mushroom pillow 2006

Popa ulertzeko modu partikularra du New Yorkeko banda honek. Bertan, Ladybug Transistor taldeko kideak eta tankera horretako beste batzuk ere aurkitzen ditugu. Batzuetan inuzenteak diruditen arren, gertutasuna bilatzen duten doinuak dira honakoak. Proiektu honen hirugarren diskoa da. Lan berria grabatzeko kolaboratzaile eta ekoizle askotarikoak izan dituzte. Gainera, hiri handiko doinutik ere aldendu dira eta grabaketa leku ezberdinetan burutu dute. Emaitza, mugak gainditzen dituen popa.

hurrengoa

EL COLUMPIO ASESINO

De mi sangre a tus cuchillas·Astro discos 2006

Disko hau makarrada bat dela pentsa dezake norbaitek, letra eta harategiko soinu mingarri horri kasu eginda behintzat. Baina disko hau hori baino askoz gehiago da. Aspaldian talde batek erakusten ez zuen soinu sendoa aurkitu dezakegu hemen. Gainera kontzertuetan transmititzen dakiten soinua da. Izerdia, indarra, intentsitatea eta odola. “Lukas 44–48” bezalako abesti mingarri eta kutsakorrak datoz diskoan. Hemen ez da arnasa hartzeko denborarik, izatekotan arnasestuka ibiltzekoa.

hurrengoa

CALEXICO

Garden ruin·City slang / Sinnamon

Doinu berriak bilatu dituzte Joey Burns eta John Covertinok. Jada ez dira horren desertukoak eta pop-rock egituretan babestu dute euren burua disko berria grabatzeko. Baina ez gaitezen tronpatu. Betikoak izaten jarraitzen dute, beraien arima hor dago, kantuen oinarrietan; beti eskertzen den zerbait da hori. Aurrerapausu honetan Amparo Sanchez (Amparanoia) izan dute lagun “Roka” lehorrean. Freskotasuna eta doinu anitzak, kontu sozial eta politikoak jorratzen dituzten letrak eskaintzeko.