• 1
  • 2
hurrengoa
nota ilunak, kolore biziak. angel aldarondo   1956 eta 1967 urteen tartean Reid Milesek 500 jazz disko azal ezberdin diseinatu zituen. Blue Notes diskoetxearen aginduetara, nahigabe, irudi lengoaia eta kode berezia sortu eta musikaren arima eta erritmoa irudikatu zituen. Munduko diseinatzaile grafiko trebeena bilakatu zen, bere estilo moderno eta berritzailea eragin handia izan du egun ere inspirazio iturria delarik. Harritzekoa da, edo agian ez horrenbeste, Reidek ez zuen jazza batere gustuko, musika klasikoa maite zuen. Baina diseinuaren profesional onek bezala (mertzenario talentuduna alegia) hamaika urtetan zehar bere adimen guztiaz baliatu zen lan adierazgarri eta abangoardistak lortzeko. Berehala antzematen da bere tankera: bi koloreko argazki dinamiko eta espontaneoak, enkoadraketa iraultzaileak, kolore garbi eta biziak, joko tipografiko irudimentsuekin nahastuta.