r-eboluzio
irudia
Ebakuntza gelako mozorroak lehengai moduan erabiliz, barne-arropa kolekzio bat egin dut. Jantziak hainbat estilotakoak dira, modan egon direneko belaunaldiak bezala. Kortsearekin hasi eta tanga eta bularretako mehekin bukatuta, lana eboluzio honen metafora da eta aldi berean garai bakoitzeko arau kultural eta estetikoak azaltzen dira.
Bestalde, ebakuntza geletan mozorroak ezinbesteko baliabideak dira; azken boladan leku hauek oso bisitatuak dira tanga luzituko duen gorputza moldatzeko.
Antzina betebehar hori kortsearena zen, gaur egun zirujauen bisturiarena da... Azkenean ez dugu gehiegi eboluzionatu, nahiz eta kortsearekin konparatuz tanga barne-arroparen arloan liberazioa izan, osasun eta ekonomia aldetik ordaina handia da oso.
Benetako iraultza non ote dago? Gure gorputza onartzen.

proiektua: Tytti Thusberg