arbolak artista eta getxophoto-ren kortesiaz
irudia
Myoung Ho Lee 1975. urtean jaio zen Seul-en, Hego Koreako hiriburuan. Joong-Ang Unibertsitatean ikasi zuen argazkilaritza eta egun, bertan irakasle gisa egiten du lan. “Arbola” izeneko bere lanak, errealitatea, ordezkaritza, artea eta ingurugiroa eta begirada kontzeptuen inguruan hausnartzen du. Kontzeptu sinplea izaki, kontzeptuaren gauzatze prozesua lan handia eskatzen du. Arbolak lehenik bere ingurugiroan ikusi eta gero, banan bana bakandu egiten ditu. Arbolari, atzean mihise erraldoia jarriz deskonstextualizatu eta begirada berri bat eskaintzen digu. Argazkia da prozesuaren emaitza, baina bestetik bada ere paisaia natural eta urbano ezberdinetan eginiko iraupen mugatuko interbentzio bat.