hurrengoa
Makala: 10 x 10 Tx. Brown   Makalak bere bakarkako disko berria kaleratu du “Hondartzan” (Metak 2005). Aurretik “Makala Plays Novophonic” (So Dens, Universal 2002) atera zuen, Javi “Pez” izartxoak dirdira egin zezan gu biok lan egin genuen desagertutako zigiluak (ateak 2003an itxi zituen) atera zuen azken erreferentzia izan zen hain zuzen ere. Novophonic-eko kontroletan emandako garaiaren ostean, Mikel Unzurrunzaga Schmitz, bere kaxa zertaz kapaza den erakusten digu: Doinu jamaikarrak Zarauzko Hondartzan hartzen dute lur, latin soul funk txapelduna, surfa euskaraz, sinsemilla dub elektronika euskalduna, nahi duzun moduan izendatu. Orduz geroztik gertatu diren 10 gertakizun garrantzitsu:
01. Edith Unzurrunzaga Aristi jaio zen 2004. urteko urtarrilaren 27an.
02. Nire estudio propioa sortu nuen Zarautzen: FUNKEL. Unai DELOREAN-ekin batera sortuta, zeinak Bartzelonara egin zuen hegan berehala eta 12 TRIBUko Ladis eta Konsul sartu ziren.
03. Nire kontzertu promotora independentea sortzen dut, MUSIK AKTS, zeinak KETARRIN (Getaria) mota eta jatorri ezberdineko taldeen 200 emanalditik gora antolatu ditu. Euskal eszenako jende ugari ezagutu eta parte hartu du nagusiki. SAROBE aretoan (Urnieta) hilero antolatzen diren emanaldiak ere erreferentzi ari dira bihurtzen zonaldean.
04. Euskal irrati publikoan hasten naiz lanean. Batetik ostiralero APERITIFA saioan kolaboratzaile (Euskadi Irratia) eta bestetik programa propioan. Asteburu eta jai egunetan BOOM SHAKA LAKA saioa Euskadi Gaztean.
05. Gipuzkoako reggae roots talde garrantzitsuenaren musikariak ezagutzen ditut, 12 TRIBU. Hauetako musikari batzuek parte hartu dute nire diskoan.
06. Pez-en orkestrako musikariekin harreman estua izaten hasten naiz eta hauek ere nire diskoan parte hartzen dute.
07. Roberto Sanchez ezagutzen dut 12 TRIBUkoen eskutik. "Hondartzan" grabazioko teknikari eta ekoizlea da eta lortu duen soinua itzela da! 08. TTAKUNPA taldeko musikariak ezagutzen ditut eta bi partaideek nire diskoan parte hartu dute.
09. Nire maketa METAK diskoetxekoei bidaltzen diet eta hasieratik nire proiektuarekin bat egiten dutela esaten didate!!
10. Nire diskoaren diseinua, merchandising-a eta nire web orria izango dena egiteko planeta honetako diseinatzailerik onena daukat alboan,Txarly Brown nire lagun mina.

10 Arrazoi egun disko bat grabatzeko.
01. Kantu propioekin ekoizturiko diskoa egiteko beharra.
02. Besteen kolaboratzaile soilik izateari utzi eta proiektu propioetan sartzea.
03. Duela 8 urte dudan ametsa errealitate bihurtzea.
04. Barne satisfazioa.
05. Ongi pasatzea.
06. Musika banda bat osatzea.
07. Zuzenean jo eta kantatzeko.
08. Diskoaren kanturen batekin binilozko singlea egin ahal izatea.
09. Diskoko track-en bat lagun ekoizleren bati pasatu ahal izatea erremix-ak egin ditzan.
10. Nire ekarpen nimiñoa egitea euskal musikan eta nazioartekoan euskeraz eta ingelesez kantatuaz (the balde style)

"Hondartzan" diskoko ezinbesteko 10 puntuak.
01. Black Soul Inspired Music For Ever!
02. Musika berotasuna (musika tresna organiko eta hauek jo zituzten musikari itzelei esker)
03. Eskulana. Kantu bakoitza disko oso bat da bere baitan (edo hori zen nire planteamendua behintzat)
04. Nire eskaerei maisuki erantzun duten eskarmentu handiko 20 musikari.
05. Santanderreko “A Lone Ark Muzik Studios”-en grabatu izana, non garrantzitsuena soinua den, beste gauza guztien gainetik.
06. Diskoaren diseinua: perfektua!!! (jende askok dio gauza bera... zerbaitengatik izango da).
07. METAK-entzat grabatzea: jende serio eta langilea.
08. Euskeraz egin izana ingeles apur bat sartuaz.
09. Kantuen hitzetan nire munduko alor eta buruhauste ezberdinak islatu izana.
10. Diskoaren izenburua: %100 nire filosofia. Essential pieces from “Hondartzan”

“Hondartzan” azaltzen ez diren 10 kantu.
01. “Ali Baba" John Holt
02. “Groove is in the Heart” Deee-Lite
03. “Tv drug of the Nation” D. Heroes of Hiphoprisy
04. “Funky Nassau” The Beginning of The End
05. “I’m the Black Gold of the Sun” Nuyorican Soul
06. “Uptown Top Ranking” Althea & Donna
07. “Move On Up” Curtis Mayfield
08. “Upside Down” Fela Kuti
09. “Freak Out” Chic
10. “Jingo” Candido

Zure bizitza aldatu zuten 10 kantu.
01. “Guns Of Navarone” The Skatalites
02. “Funky Kingston” Toots & The Maytals
03. “Best Dressed Chicken In Town” Dr. Alimantado
04. “King At the Controls” King Tubby
05. “Freddy’s Dead” Curtis Mayfield
06. “Rappers Delight” Sugarhill Gang
07. “Rock The Casbah” The Clash
08. “Ring Ring” De la Soul
09. “Dark Lady” Dj Food
10. “El Braille” Onze


Berriro ikustea merezi duten 10 film.
01. “Acción Mutante” Alex de la Iglesia
02. “The Harder They Come” Perry Henzell
03. “O’Brother where art thou?” Joel & Ethan Cohen
04. “A Clockwork Orange” Stanley Kubrick
05. “Endless Summer” Bruce Brown
06. “Jaws” Steven Spielberg
07. “Body Double” Brian de Palma
08. “The Birds” Alfred Hitchcock
09. “Total Recall” Paul Verhoeven
10. “Life of Brian” Terry Jones


10 Liburu ezinbesteko.
01. “Sin Noticias de Gurb” Eduardo Mendoza
02. “El Tunel” Ernesto Sabato
03. “Treasure Island” R. Stevenson
04. “Las Inquietudes de Shanti Andia” Pio Baroja
05. “Miles Davis & Kind of Blue” Ashley Kahn
06. “La Maquina de Follar” Charles Bukowski
07. “Metamorfosis” Franz Kafka
08. “Obabakoak” Bernardo Atxaga
09. “Crónica de una Muerte Anunciada” Gabriel García Marquez
10. “Ulises” James Joyce

Bisitatu beharreko 10 webgune.
01. www.thebalde.net
02. www.silumsoundz.net
03. www.uptight65.com
04. www.apple.com
05. www.google.com
06. www.beltzarecords.com
07. www.musikametak.com
08. www.duplikat.org
09. www.yahoo.com
10. www.berria.info

Itzuliko zinatekeen 10 club.
01. “Marmol Bar” Zarautz
02. “Etxekalte” Donostia
03. “New York Club” Barcelona
04. “Nicolette” Iruñea
05. “Babylon Club” Madrid
06. “Atxo Fun Fun” Durango
07. “Harpune” Düsseldorf
08. “Kaffee Burger” Berlin
09. “Cafe Dublín” Vitoria
10. “Fonfone” Bcn

Bizitzeko 10 arrazoi
01. Zarautz.
02. Nire familia.
03. Maite dudan gauzetan lan egitea.
04. Olatuak hartzea.
05. Musika konposatu, jo eta jartzea.
06. Lagun gutxi baina onak izatea.
07. Nire proiektuak aurrera ateratzea.
08. Nire alaba hazten ikustea.
09. Zoriontsu izaten saiatzea.
10. Irratsaio bat izatea.