• 1
  • 2
hurrengoa
entusiastak    zine amateurra polonian

Lantegietan hamaika ordu sartu ostean, alderdi komunistak sortutako zineklubetan biltzen zen langile poloniar asko entretenimendu bila. Alderdiak erakusten zituen filmez gain bestelako pelikula batzuen nahia berehala piztu zen. Zine areto ofizial horietatik at ezkutuko zineklubak sortzen hasi ziren. Eta jakina, berehala pasa ziren langile horietako batzuk ikusle izatetik sortzaile bihurtzera. Han eta hemen filmak lortzen eta modu ezkutuan zineklub alternatiboak antolatzen hasi ziren. Alderdiak komunismoaren lorpenak erakusteko zine industria eta sare zabala sortu zuela profitatu eta zaletu hauek, entusiasta hauek, hala edo nola topatzen zuten modua film ofizialetan erabilitako zeluloide soberakinak bereganatzen, kamarak desorduetan desagertu arazten, gauez laborategietan zeluloidea errebelatzen... Modu horretan, 60. hamarkadatik aurrera, alderdiak filmatzen ez zuen mundua filmatu zuten dozenaka zinegile amateurrek Polonian.
Modu xume bezain askean, zine komertzialak inposatzen dituen iraupen eta formatu legeei erreparatu gabe dozenaka entusiastek euren pelikulak egiten eta erakusten hasi ziren. Ikuspuntu pertsonaletik, maitasuna, lana eta desioaren irakurketa ugari filmatu ziren. Egun, fikzio, dokumental edo animaziozko film horiek dira.
Sistema komunistaren desagerpenarekin eta neokapitalismoaren sarrerarekin amateurismoa desagertu zen. Eta entusiasten zinemak amateur izateari utzi eta profesional bihurtzen joan zen.
Paradoxa badirudi, Polonian ere, beste hainbat herrialdeetan gertatu bezala, "demokraziaren" garapenarekin, eta merkatuaren diktadurari esker, ikuspuntuen aniztasuna murriztuz doa. Askatasun nahiak entusiasmoa sortzen duen moduan, askatasun horren lorpenak amatatu egiten ditu grinatsuak.

Film hauek ikusi, aztertu eta eztabaidatzeko Artelekun, otsailaren 22, 23 eta 24ean Enthusiasm_archive_workshop antolatu dute.