paper the balde
hurrengoa

tokio blues

haruki murakami. tusquets

Murakamiren eleberria nolabaiteko boom-a izan da atera zenetik. Kritika on ugari eta aipamen berezirik ez zaio falta izan komunikabide espezializatuetan. Liburu ederra da. Erritmo geldoa duena. Sentsazio bikoitza uzten du ordea. Batetik, japoniar topikoak hausten dituela iruditzen zaizu. Maitasuna, sexua, heriotza, bakardadea modu gordinean azaltzen zaizkigulako, zeremoniarik gabe, baina bestetik, eta irakurketa amaitu ostean, japoniarra ez den inork halakorik ez lukeela idatziko konturatzen zara. Gordina izanda ere, Murakamiren eleberria elegantea delako. Estilo landua du. Eta hain justu estilo hori, gordintasunean ere estetika mantentzeko esfortzu hori, oso gauza japoniarra dela iruditzen zaigu.

hurrengoa

japonés en viñetas

marc bernabé

Proposamena behintzat guztiz original eta berritzailea denik ezin esan. Japonek azken urteotan esportatu duen produkturik arrakastatsuenetarikoa delako manga komikia. Komikiaren hizkuntza eta komikiak irakurlearekin sortzen duen gertutasunaz baliatuta japoniera basikoa irakasten saiatzen den liburua da honakoa. Kanji grafiaren oinarrian barneratzeko aukera ere ematen digu. Japoniera ikastea zaila dela ezin ukatu...baina Japones en Viñetas honekin behintzat jostagarria egingo zaizu.

hurrengoa

zinema japoniarra

felipe rius. alberdania

Frantsesak, zinea asmatu eta euren asmakizunari bere kabuz adierazteko hizkuntza eta teknika ezberdinak sortzen ahalegindu dira. Amerikako estatubatuarrek negozio eta entretenimendu masibo bihurtu zuten zinema. Eta japoniarrak, aurreko bien arteko nahasketa egin eta irudiekin poesia egiten hasi ziren. Felipe Riusek zinema japoniarrak XX. mendean eman zituen 3 egile ezagun eta oparoenen biografia eta lanak hurbildu dizkigu liburuxka honekin. Ozu, Mizoguchi eta Kurosawari buruz milaka orrialde idatzi dira, baina Riusen lana, modu erraz eta entretenigarrian lehendabiziko hurbilketa bat egiteko aproposa iruditzen zaigu.

hurrengoa

karonte

asel luzarraga. elkar

Igartza saria irabazi zuen Luzarragaren proposamenak eta hari esker idatzi zuen zientzia fikzioa, thriller-a, giza harremanak eta erotismoz blai dagoen nobela hau.
Zineman askotan ikusi dugun (Blade Runner, Code 46,...) giro eta gaiak jorratzen ditu Karontek. Batzuetan, egoera batzuk ez dira guztiz sinesgarriak, baina ziurrenik western-ekin gertatzen zaiguna gertatzen da kasu honetan ere: Ez gaude ohituak hainbat egoera euskaraz edo euskararen bidez irudikatzen. Bilbotik Tokiora eta Tokiotik Bilbora eramaten gaituen nobela honen modukoak beharrezkoak direla aldarrikatzen jarraituko dugu.