laburrak Egilea orokorra laburranak
hurrengoa

astebete beldurrak jota

Donostiako Beldurrezko astearen aurtengo kartelak primeran definitzen du zinemaldi honen izpiritua. Frankestein-Loquillo horri, gaiztotasun harroxko baina aldi berean umoretsu bat nabari zaio eta haren alboan azaltzen den neskatxa, haurra baino, zuriz jantzitako lolita maltzurra da. Honez gero, badakizue gure urteko ekitaldi kuttunetakoa dela.

hurrengoa

barbie futbolin

Kapela atzerantz jantzi eta galtza zabalak galtzontziloak erakutsiaz eramatea ridikulua dela iruditzen bazaizu, gutariko bat zara: "pureta" bat alegia, Boleratan orduak eman eta kostoa 500 pezetako txinetan erosten zenuen garaikoa alegia. Atentzioa deitu digu Chloe Ruchon artistak gure nerabezaroko futbolin maitatua eta gure arrebaren Barbieak nola uztartu dituen ikustea. Gure futbolinetako jokalariek, garaiko benetako futbolarien izaera zuten: gerririk gabeko tipo gogorrak. Artista frantsesak ordea, oso ongi jakin du islatzen egungo benetako futbolarien izaera bere futbolinean. Eta bai, badakigu aipamen honek Torrenteren bandoan jartzen gaituela, baina esan dugu boleratan hazitako belaunaldikoak garela...

hurrengoa

ahuntza edo nor da silvia

Txalo konpainiak ekoiztu du Edward Albee egile estatubatuarraren lan berezi hau. Izenburuak jakin mina pizten duela ez du inork zalantzan jartzen. Antzezlanak, hasera batetan dirudienaren kontra, ez da komedia zoroa. Maitasunaren hertzak eta gizakiaren beharrak esploratzen dituen obra berezi eta borobila da. Urriak 24ean Iruñako Gayarre antzokian.

hurrengoa

true love tattoo

Boleretan hazi ginela esan dizuegu eta bertoko gaiztoenen tatuajeei beldurra eta errespetua adierazten ikasi genuen. Egun ordea, infanta batek ere luzitzen duenez tatuajea, beste irtenbide muturrekoagoak bilatu behar dira tintaz maitasuna adierazteko. Eta hori da hain zuzen Valentin Vikunjesky doktoreak eskaintzen dizuna. Ebaketa egin eta bihotza tatuatuko dizu. Irakurri duzun moduan bai. Lasai ordea. Anestesiarekin egingo dizu eta ez duzu orratzaren ziztadarik sumatuko.

hurrengoa

marrazkilari urbanoak

Urban Sketchers, bizi eta bidaiatutako leku ezberdinak marrazten diztuzten mundu osoko artistek osatzen duten sare bat da. Euren manifestoa: 1. Kokagunean marrazten dugu. 2. Bizi eta bisitatzen ditugun lekuen istorioak kontatzen ditugu marrazkiekin. 3. Marrazkiak denbora eta espazioaren isla dira. 4. Errealitatea islatzen dugu. 5 . Bakoitzaren estiloaren nortasuna baliatzen dugu. 6. Elkarlana bultzatzen dugu. 7. Sarean gure marrazkiak trukatzen ditugu. 8. Marrazkiak banaka erakusten dizkiogu munduari.

hurrengoa

arkitektura egunero

Egunero arkitekturarekin zerikusia duen proposamen bat eskaintzen digu webgune honek. Arkitektura zalea omen den Brad Pitt aktoreari irakurri diogu honokoa: "arkitektura da ziurrenik gure egunerokoan gehien influitzen duen jarduera fisikoa". Munduko edozein tokitan eraikitako eraikin bereziak bildu eta aztertzen dituen gune hau horren froga izan daiteke.

hurrengoa

mem 09

Musicaexmachina jaialdiak artista eta arte gune ezberdinen arteko ezagutza eta etorkizuneko proiektua bultzatu nahi ditu. Artearekin lotuta dauden hitzaldi, jarduera, erakusketa eta proposamen ezberdinak biltzeko jaio zen ekimen honek aurtengo edizioaren aurkezpena new York-en egin zuen, bere izaera globala azpimarratuaz.

hurrengoa

dock of the bay 3

Hirugarren edizioa bete du zinema dokumentala eta musika uztartzen dituen jaialdi honek. Gainera berrikuntzekin dator. Zuzeneko kontzertuak eskaintzeaz gain, aurten Donostia eta Bilbon eskainiko du bere programazioa. Azaroaren 26tik 29ra "markoinkonparablean" eta abenduak 4tik 6ra munduko hiriburuan.

hurrengoa

marraz(i)oak

Artelekun antolatu dituzten ilustratzaile topaketa hauetan, eberri grafikoa, bildumak, irudigintza, obra grafikoaren edukia eta forma, marrazkia, kolorearen erabilera eta beste hainbat gai jorratuko dituzte. Harkaitz Cano idazleak eta Ignasi Blanch Gisbert ilustratzaileak gidatuko dute azaroaren 16tik 30ra ospatuko den mintegi hau.

hurrengoa

artfutura

New media, diseinua, robotika, interakzio diseinua eta edozein jarduera digitalarekin zerikusia duen proiektuen bilduma izan da urtero Artfutura jaialdia. Programazio zabala eta interesgarria dakar aurten ere. Erakusketa, mintegi eta hitzaldiei esker, azken urteotan atentzioa deitu diguten proiektu horien egileak ezagutu eta lan dinamikak deskubritzeko aukera eskainiko digu Artfuturak. Hementxe aurtengo programa:

hurrengoa

montehermoso

Erakusketa kolektibo honetan azken aldian artean asko erabiltzen diren bi kontzeptuen inguruan hausnartu dute: historia eta lokalismoa. Historiaren zein kontzepzio lantzen da artean? Ingurumen lokaletaz hitz egiten denean zer esanahi du zehazki lokal hitzak? Galdera hauen inguruan hausnartu eta ekoiztutako obrak Gasteizko Montehermoso kulturgunean urtarrilak 3ra arte erakusgai egongo dira.