hurrengoa
mia tigrearen alaba uxeta labrit   Gauza ugari irakurri dugu Maya Arulsalpragam, M.I.A.-ren inguruan (Missing In Action). Bere lehendabiziko diskoaren izenak, Arular, Sri lankako iparraldeko Eelamgo askatasun tigreen buruzagietako bat den bere aitaren ezizenari egiten dio ohore. Arul Pragasam, Arular. Ezizenez eta ezkutaturiko errealitate ezberdinez beteta dago Maya Arusalpragamen bizitza. Ez da harritzekoa. Haur bat zenetik errefuxiatu gisa bizi izan da Londonen. Bere aitak ezkutuan eman ditu azken hamarkadak eta bere familia mehatxupean bizi izan da beti. Mayak, duela gutxira arte bere aita, osaba zela sinetsita zegoen. Ziurtasun neurri gisa, hori sinistuta bizi izan ditu azken 28 urteak. Bere disko eta bideoen irudia eta ikonografia ausartak berak sotu ditu. Eta egun, garai anti-terrorista globalean, jarrera eta izaera sendoa adierazten dute. Arazo ugari izan du irudi eta zabaldutako mezuekin. Argi dago lehergailuetan aditua den gerrillari baten alabak, Hollywood-eko aktore eta ezkertiar ofizialak baino susmo gehiago pizten dituela "El terrorismo es un método, pero Estados Unidos ha conseguido empaquetar a todos los grupos independentistas, revolucionarios o extremistas como si fueran una sola cosa y su lucha contra el terrorismo afecta al mundo más incluso que el propio terrorismo" esaten duenean. MIA-ren proposamena sinesgarria da, bere bizitzari erreparatuta bere kantuen hitzak topikotik haratago doazela nabari dezakegu. Bere gorputz ederrean janzten dituen markako arropen azpian oihanetik ihes egindako tigre baten larrua sumatzen dugula. Honezkero zaila zaigu burutik kentzea iraultzaren marketinak asko laguntzen duela diskoak saltzerako orduan. Zalantzak zalantza, eta marketina alde batera utzita, gauza bat ezin zaio ukatu tigresa honi: Bere musika entzutean gorputza mugitzen ez duenak... ez dago bizirik edo ez du bizitzea merezi.