hurrengoa
Theodore Kaczynski, unabomber    "Sistema Industrialaren boterea guztiz suntsitu arte, sistemaren suntsitzea izan behar du iraultzaileen helburu BAKARRA"
(Theodore Kaczynski epaimahai federalaren aurrean.)
Ia hamar urte bete dira FBI-k Theodore Kaczynski atxilotu zuenetik Unabomber zelakoan ( Un-"unibertsitate", A-"airline" eta azalpenik behar ez duen Bomber hitzek osatzen dute ezizena ). Guk, milioi bat dolarreko prezioa izatera iritsi zen buruaren jabea eta Washington Post eta New York Times-en bere 35.000 hitzeko manifestua argitaratzea lortu zuen gizona eta bere manifestua berreskuratu nahi ditugu. Apologiarik egin gabe, baina 17 urteetan munduko potentzia koskabiloetatik harrapatuta izanagatik gurean aipamena merezi zuela pentsatu dugu.

biografia laburra
Ted Kaczynski Chicagon jaio zen 1922. urtean. Matematikak ikasi zituen Michigan Universityn eta Berkeley-ko University of Californian irakasle izan zen, 1969. urtean guztia utzi eta Montanako mendietara zibilizaziotik urrun bizitzera joan zen arte. 1978an bidali zuen lehendabiziko "paketetxoa". Ondorengo 17 urteetan beste 16 lehergailu jarri zituen -3 pertsona hil eta 26 zaurituaz-, eta FBIari buruhauste gehien sortu zizkion ¨most wanted¨ zerrendan lehendabizikoa izan zen urteetan. 1996. urtean, harrapatu zuten. Bizitza osorako lau kondena jarri zizkioten eta ziurtasun handiko kartzela batetan dago orduz geroztik.

manifestua
Unabomber-ek komunikabide ezberdinetara bidali zuen bere "Industrial Society and its Future" ( gizarte industriala eta bere etorkizuna ) manifestua, baina Penthouse aldizkaria izan zen serio hartu eta argitaratu zuen bakarra. Unabomber haserretu eta Washington Post eta New York Times mehatxatu zituen. Estatu arazo bihurtu zen orduan manifestuaren argitalpena...eta Unabomberrek irabazi zuen hordagoa. 1995. urteko irailaren 19ko goizan Unabomberren manifestuarekin gosaldu zuten AEB-tan. Bertan, eta bi hitzetan, gizakia esklabo bihurtu eta alienatzen duen gizarte industrialaren suntsitzea eta bizitza basati batetara itzultzeko aldarria eta beharra ikusten du Unabomber-ek. Gizartearen eta teknologiak ekarri dituen arazoen diagnosi zuhurra egiten du Unabomberrek. Diagnosian asmatzen badu ere, arazoari irtenbideak bilatzerako orduan bere hausnarketak zalantzagarriagoak dira. Iritzi propioa izan nahi baduzu: