behia ibardinen arrleku arkitektuak
I uxeta labrit nere ametsean, behia
aralarretik erortzen den aingerua
harrizko lurra eta puntadun apostoluen gainetik
jirabiraka dator, komuneraino
mugaren bi aldetan
eltzetzu, jendarme, nazi eta militarren aztarnetan
eguzkia-dominak-minerala, zerua-ispilu dizdirak
behia zutik jarri da,
ispiluari begira
isiltasun beltza
behia jiratu egin da
poliki kromletxera bueltatuz
gure artean, euri azpian, ama behia
bazkatzen eta babesten,
jetzitzen
begi ispiluak lur busti berdetan
ama behia, gorria
maitemindua
zezena, beltza
portikoa, arkupea, akueduktua, dolu kutxa, itsasgizona
titiaren katedrala
ilunabarreko behien ezkiladorrea
biolontxelo geldiak orroka, jainkoarekin solasean
kanpaijole nagusia ilunabarrean
izadiaren orro nagusia
ama hutsa, zeru behi nagusia.
arro
argi esne katilu bizia, soroan iraulia
behiaren orroa
esker oneko erreka harri eta zuhaitzen orroak
gizakia ez bait da ageri
ni ere orroka
behia, bakarrik, belarra jaten
izadiaren hasiera, paradisua
jainkoa, maitasunik gizonik heriotzarik emakumerik
gabe
jainkoa, bat bakarrik, biribildua
belar izadia, bakarrik jaten
denak eta behia, behi bat bakarrik
gizaki jainkoa ikasle, bakarrik
denak belarra eta behi bat bakarrik
ez gizakia, zein liskarrak, borrokak, basaborroka
ez heriotza, zein jaiotza, hazia
behi mingaina zerura, eskertua
behi begiak, belar borobila
miraria!
behia bakarrik eta dena belarra
(...)
ametsak
oroitzapenen geroa
oroitontzi
oroitgarri
ahanztezin
betirako pentsamentua
poto ttikian.
05 9 20 Gasolindegi Katedrala Ibardinen
larun, ibardin labiaga santabarbara, agina kromletx
laugarren haitza, aiako harriak, aralar
Behia Katedralean
"elogio de la vaca"ren euskaratze librea
Oteizaren idatzia
"la vaca de san mames", Juan Daniel Fullaondo
arkitektoaren proiektu utopikorako textua.