hurrengoa
simon schubert·paper lanak    Nola otu zitzaizun paperarekin lan egitea?
Paper tolestuarekin egin nuen lehendabiziko lana Samuel Beckett-en erretratu bat izan zen. Beckett maila ezberdinetan erretratatzeko moduaren bila nenbilen. Alde batetik paper tolesturek Beckett-en aurpegiaren zimurren metafora bat ziren eta bestetik, “zurira urtzen” den efektu horrek bere azken lanekin badu zerikusirik. Ez dut inoiz arkatz edo kolorerik erabiltzen nire paper lanetan, Beckett-en “zurira urtzen” kontzeptuari jarraiki.

Zergatik papera?Paper berezirik erabiltzen duzu? zein da material honen magia?
Papera material zoragarria da, purua delako eta milaka urteko historia duen materiala delako. Eta interesgarria dena, niretzat behintzat, idazleek erabiltzen duten materiala dela.

Zein teknika erabiltzen duzu?
Tolesdurak egiten ditut soilik, urteetan hobetzen joan naizen nik asmatutako teknika batekin. Papera guztiz tolestu egiten dut eta ez dut inongo kolorerik erabiltzen.

Erretratu (izugarriak benetan) pare bat ikusi baditugu ere, barne paisaiak eta eraikuntzak islatzea duzu gustuko, eskailerak, ateak,.. arrazoi berezirik?
Espazioen arteko egoera interesatzen zait, dimentsioak eta arkitektura. Espazioa, tolestutako materiala bezala uler daiteke eta nire lanak bi eta hiru dimentsioen artean kokatzen da, eta arkitektura aproposa da tolestura konplexuen ostean paperaren azalean sakontasuna lortzeko.

Irudiak hipnotiko samarrak dira.. ikusten hasten zarenean paper tolestua besterik ez dela iruditzen zaizu, baina ostean begiek irudia irakurtzen hasten dira eta plano ezberdinetaz jabetu egiten gara, sakontasunaz, nola lortzen duzu 3D efektu hori?
Hiru dimentsioena erabiltzen dudan teknika bereziaren ondorioa da. Lerroak, angeluak eta zirkunferentziak sortzen ditut. milimetro batzuk altxatzen direnak tolesturaz eta erliebe horiek itzal eta argiei esker bi eta hiru dimentsioen arteko jokoa sortzen dute.

Zure lanarekin guztiz liluratuta gaude...zure paper lanari erreparatuta argiztatze hori nola lortzen duzun galdetzen diogu geure buruari... Nola argiztatzen edo eskaneatu dituzu zure paper horiek presentzia izan dezaten eta aldi berean erdi ikusiezinak suertatzeko.
Argiztatzea oso garrantzitsua da paper lanetan beharrezkoa den sakontasuna lortzeko. Argi perfektua albotik modu diagonalean eta goiko aldetik datorrena da, aurrez jarritako argiak irudia desager arazten du.

Barruko aldeko paisaiak , batzuetan geometria onirikoekin nahastuak azaltzen zaizkigu... esanahi berezik al dute?
Forma geometrikoak eta ispiluetako islek irudi konplexuak sortzen dituzte, non arkitekturak eta bi eta hiru dimentsioek bat egiten duten eta guztiak behin eta berriro tolestua egotearen sentsazioa ematen dute.