paper the balde
hurrengoa

el sonido de la velocidad

sergi sánchez, pablo g. polite, héctor castell

Musika elektronikoa eta zinemaren arteko harremana ikertzen duen liburua da. Alor honetan ez dugu bibliografía gehiegirik topatuko, nahiz eta bi elementuen arteko harremana aspaldikoa izan. Horregatik hain justu da erreferentzi garrantzitsua El sonido de la velocidad. Zinemagile eta musikariei eginiko elkarrizketetaz gain saiakera teorikoak barneratzen ditu.

hurrengoa

capa

edorta jimenezek. elkarlanean.

Biografi honetan, Robert Capa argazkilari mitikoaren berri ematen digu Edorta Jiménez-ek. Capa Magnun agentziako sortzaileetako bat izan zen eta berari zor diogu guda argazkigintza genero bihurtu izana. Ordura arte inor ez zen gerra batean lubakietara hainbeste gerturatu. Caparen obra bezain interesgarria da bere bizitza. Bidailari amorratua, Robert Capak Euskal Herria ere bisitatu zuen eta hain ezagunak ez badira ere, liburu honetan, Bilbon, guda zibilean atera zituen argazkien inguruan mintzo zaigu egilea. Capak, berak ateratako argazkiekin oso kritikoa zen. Irudiak indarra ez bazuen, objektibora behar adina gerturatu ez zelako zela esaten zuen. 1954. urtean Indotxinako gudan, mina batetara gehiegi hurbildu eta bertan hil zen. 41 urte zituen.

hurrengoa

instructoart

mathew vescovo. jorge pinto books

Master of the Obvius / Obietatearen maisu gisa aurkezten du bere burua egileak. Instructoart-ek ikastearen artea eta artearen arte kontzeptuak lantzen ditu. Konposizio eder bat ikusten duzun une berean instrukzio uholde bat jasotzen ari zenaren sentsazioa izanen duzu. Pieza bakoitza ikustean, 5 zentzuekin jasotzen dituzula irudituko zaizu…, beno usaimena eta dastamena kenduta ...

hurrengoa

mouvement, l'indisciplinaire des arts vivants.

Parisen argitaratzen den aldizkari honetan kultura, filosofia eta gizarte gaiak dira nagusi. Hala ere, eta the balden gustatzen zaigun moduan, edozein proposamenak izan dezake lekurik nahiz eta azken joera edo modako kontua ez izan. Estetikan baino, mouvement aldizkariak edukietan arriskatzeko gaitasuna erakusten du eta informatiboa izateaz gain izaera kritikoa du. Bere leloak dioen moduan Mouvement indisciplinaire des arts vivants. Arte bizien indisziplina mugimendua.