laburrak
hurrengoa

neon cementery las vegas

"There is a light that never goes out" kantatzen zuen Morrisey-k The Smithsen zebilenean. Eta hain zuzen ere hori pentsatu zuten Las Vegas eko eraikinetan esekitzen ziren neoi zaharrak bildu eta gorde dituzten pertsonek. Gisa guztietako hilerriak dauden herrialdean, ezin falta argiak sekula amatatzen ez diren hilerria, are gutxiago sekula lorik egiten ez duen hirian...

hurrengoa

zaborra

Hondakinak eta birziklatzea gaur egungo artean. Izenburu hori jarri diote KM kulturgunean antolatu duten erakusketa bereziari. 9 artistak eta kolektibok hartu dute parte erakusketan. Artista horien lanek hondakin kontzeptuaren inguruan hausnartzeko adibideak eta tresnak eskaintzen dizkigute. Erakusketa ikusgarri, interesgarri eta hezitzailea.

hurrengoa

montehermoso

Izaskun Alvarez Gainza artistak urtarrilaren amaiera arte izango du De la Scene: A Travers izeneko erakusketa, Gasteizko Montehermoso kulturgunean. Jarduera eta espresio bide ezberdinak erabiltzen ditu artista honek. Erakustokietako gordelekuetako materialak berrerabili izan ditu, eta horiek izan dira bere obra bisualki indartsu eta poetikoaren ardatza.

hurrengoa

zinegoak

Bilbon ospatuko da urtez urte hazi den eta nortasun propioa lortzen ari den gaylesbo- trans zine jaialdia. Zazpigarren edizioa da, eta berezitasuna eta ezberdintasuna normaltasun baten barruan kokatzen hasia dela frogatzen du Zinegoakek. Jaialdiko zuzendaria den Roberto Caston en Ander filmaren nazioarteko arrakasta da adibiderik garbiena. Urtarrilaren 29tik otsailaren 6ra bitartean.

hurrengoa

arma puzgarriak

Rusbal enpresa errusiarrak asmatu duen eta mundu osoan saltzen ari den armamentu berria da. Kamioi, tanke eta misil puzgarri hauek, hegazkin espiei eta sateliteei iruzur egiteko sortu dira. Armak ezkutatzea ezinezkoa denean, armarik onena agerian uztea da... nahiz eta benetakoa ez izan.

hurrengoa

gastronomista

Izen hori jarri dio emakume talde batek gastronomiari eskainitako webgune zinez interesgarri honi. Wedgunearen lelo nagusia "eat like a girl" (neska baten moduan jan) da, eta bai estetikoki bai edukien aldetik probokatzailea eta zabala da webgune hau. Haien beste esaldi batekin egingo dizuegu gune hau bisitatzeko gonbita: pleased to meet you... meat to please you.

hurrengoa

kreditu tituluak

Makina bat filmen izenburu fotogramak biltzen ditu webgune interesgarri honek. Zinemaren historiak eman dituen film askoren ikur eta adierazle bihurtu dira kreditu tituluak. Adi, webgune honek adikzioa sortzen du eta.

hurrengoa

murillo gaztea

Bilboko Arte Eder Museoa Murilloren lehen lanei eskainitako erakusketa izango du ikusgai, urtarrilaren 17ra bitartean. Kostatuko zaizu lan guzti horiek berriro elkarrekin ikustea, beraz, hurbildu zaitez erakusketa programazio finenetakoa duen gure museo honetara.

hurrengoa

dodgem logic

Alan Moore komikilariaren (Watchmen, V for Vendetta, From Hell...) proiektu berria aldizkari bat da. Dodgem Logic izena du eta, eskuartean duzunaren moduan, bi hilabetekaria da. Lehen alerako Damon Albarn-ekin tratu bat egin du. Orrialde batzuk eskaini dizkio musikariari nahi duena argitaratzeko, eta horren truke, Gorillaz taldea prestatzen ari den operan bere laguntza eskaini du.

hurrengoa

gaztemaniak

Gaztemaniak kontzertuek iraun duten 15 urtetan, gerora nazioarteko izar bihurtu diren musikariez gozatzeko aukera izan dugu Gipuzkoako hainbat herri eta hiritan. Nazioarteko kulturguneak, kongresu jauregiak, makrojaialdiak, kultur hiriburuak,.. horiek dira egunkarietako orrialdeak eta politikoen kurrikulumak betetzen dituzten kultur ekintzak. Baina Gaztemaniak aurrekontuen murrizketen lehen biktima izan da. Politikariei ezagutzen ez dutena interesatzen ez zaielako eta eguneroko kultura herrikoia interesatzen ez zaielako. Ez ditugu ahaztuko ez Gaztemaniak ez eta desagerrarazi dutenak.

hurrengoa

doka

Donostiako Kafe Antzokiak, webgunea berritzeaz gain, datozen astetarako emanaldi eta kontzertu agenda iragarri du. Musika, antzerkia, aurkezpenak, jai herrikoiak... bertatik pasa direnen irudiak eta lanak ikus ditzakezu, eta etorriko direnen berri izan.

hurrengoa

nontzefilmak

Ireki da Nontzefilmak film-lehiaketan lanak aurkezteko epea. Gehienez, 3 minutu eta erdiko iraupeneko filmak izan behar dira. Irudi erreala edo animazioa. Otsailaren 26an, eguerdiko ordubatetan (Bilboko ordua) isten da epea. Webgunean izango dira ikusgai filmak. Argibide gehiago nahi izanez gero: