• 1
  • 2
hurrengoa
pin up & down angello   1942. urteko apirilean Michigan-en dagoen Willow Run Aircraft fabrikan egindako grabaketa baten pasartea dugu honakoa. Egun hartan, B-52 hegazkinen gordelekuan, Rosie The Riveter-en kartel batek (1) eta Alberto Vargasek bonbaketari baten fuselajean eginiko pin-up baten aerografia (2) batek topo egin zuten. Grabaketaren soinu kalitatea eskasa izan arren, bi ikono horien arteko hizketa transkribatzen saiatu gara. - Rosie: Ene bada! Zerutik jausitako beste marizikin bat.
- Pin-up: Barkatu, nitaz ari zara?
- Rosie: Bai, ilehori eder hori, beste inor ez dago inguruan.
- Pin-up: Errespetu bat, Japoniatik nator nire bizitza aberriaren alde arriskuan jarri eta gero!
- R: Ah, bai? Ziur Hawaii-en oporretan zinela, gure gizonei “morala” altxatzen... eta gu, bitartean hegazkinak eraikitzen, begira nire besoak...
- P: Ez niri pikutara bidali, zakarroi!
- R: Beti berdin! Harretaz begiratuko bazenu, mahuka biltzen ari naizela konturatuko zinateke. Baina, ikusi nahi duzuena ikusten duzue soilik.
- P: Barkatu Rosie, ziur nago zuretzat gizon baten lanpostua betetzea ez dela batere erraza izan, senargairik gabe, matxo bat desiratzen...
- R: Egia esan, ni ez naiz Rosie, nire izena Geraldine Doyle da. Rosie “errematxatzailea” Norman Rockwell-ek margotutako modelo potoloa da (3). Niri Rosie deitzen didate, eta lehenago marraztu ninduten, J, Howard Miller margolari ospetsuak, hain zuzen ere.
- P: Bah, Miller pankartista panfletero baldar bat besterik ez da.
- R: Eta Vargas pajero zikin...
(Grabazioaren zati hau ulertezina da)
- Pin-up: Barkatu Rosie,... Geraldine. Urduri nago, oso gogorra izan da nire kide xarmantak 8.000 metrotik bera jausten ikustea. B-29 batean zihoan lagun bat (4) Indiako eremu musulman batean erori da, eta, ai ene, ziur klitoria ebaki diotela... Baina tira, azkenean, etxera bueltatu naiz, senarra bilatuko dut, arropa markaren bateko karteletako morrosko baten modukoa (5), eta familia bat osatuko dugu. Eta zu, Geraldine, Rosie-rekin nola konponduko zara? (barrez)
- Rosie: Eta zu Betty Boop buruhandiarekin? Hara bestea, ez naizela bollera bat!...
(Hemen berriro grabazioa entzunezina da)