hurrengoa
the baldians 18-Jesus Malverde    Jesus Malverde non eta noiz jaio zen ez dago argi. Nola eta noiz erahil zuten ere misterio bat da. Existitu ote zen ere ez dago garbi.

Gobernuak Malverde exekutatu zuenean hura lurperatzea debekatu zuen. Jendeak, orduan, haren gorputza utzi zuten tokia bisitatzera joaten zenean, banaka-banaka harri bat uzten zuten. Ohitura hori mantentzen da egun ere.

"Txiroen aingeru" edo "Lapur eskuzabala" ezizenez ezaguna da Malverde. Sinaloa lurraldeko santurik ezagunena eta maitatuena izan da, aberatsei lapurtu eta altxorra pobreen artean banatzen zuena.

Azken hamarkadetan, ordea, "narkoen santua" bihurtu da.

70. hamarkadan Julio Escalante narkoak, Raimundo semea bere kaxa "negozioak" egiten zebilela jakin zuenean, akatu egin zuen, eta itsasora botatzeko agindua eman zuen. Itsasoan, erdi hilik, Raimundok Malverderi otoi egin zion eta handik gutxira arrantzale batek salbatu zuen.

Etorkin ilegalek dozenaka kapila eraiki dizkiote euren migrazioetan, eta makina bat narkokorrido idatzi dute haren ohorez.

Batzuen esanetan, narkoen santu izendapena gobernuak egin zuen. Modu horretan, zapalduen santu iraultzailea, gaizkileen santu bihurtu zuten.