laburrak
hurrengoa

MUNDAKA ZAINDU

Gure asmoa, aurten ere, Mundakako munduko surf txapelketaren inguruan zerbait idaztea zen. Baina honezkero jakingo duzuen moduan aurten ez da ospatuko txapelketarik Mundakan olaturik ez dagoelako. Mundu osoan izan dute desagerpen honen berri eta gurean baino garrantzi handiagoa eman diote hainbat tokitan (australiarrek ezin dute sinetsi egoera honetara nola iritsi garen). Ez dakigu olatua itzuliko den. Ez dakigu munduko txapelketa itzuliko den. Dakigun bakarra, askotan lehenengoan bizi garela uste dugula, baino gauza askotarako 3. mundukoak gara.

hurrengoa

SK8UKN (URRIA, AZAROA, BIZKAIAKO HAINBAT HERRIETAN)

Uribe Kostako skaterrak dira erakusketa honetako protagonistak. UK aldizkariak ekoiztu du Carlos Terreros argazkilariaren SK8UKN izeneko bilduma hau. Uribe Kostan beste edozein gauzaren gainetik labaintzeko joera nabarmentzen da eta honezkero zalantzak ditugu Sex Pistols-ek Anarchy in the UK kantatzen zuenean ez ote zuen Bizkaiako lur eta itsasalde hau buruan izango. Info gehiagoUK aldizkarian edo helbidean:

hurrengoa

MEM COPENHAGEN (URRIAK 30, 31)

Aurten abenduan izango da MusicaExMachina jaialdia Bilbon, baina aurretik, Euskal Herriko ikus-entzunezkoen proiekzioa antolatu dute Danimarkako hiriburuan. Filmez gain Pilar Baizanen musika esperimental proiektua aurkeztuko dute ( ) eta amaitzeko Ramon Churruca eta Alberto Lomas-en performancea izango da.

hurrengoa

KIMUAK 05/06 KATALOGO BERRIA.

Mundu osoko zine jaialdietatik urtero eskatzen duten katalogoa da Kimuak. Azken urteotan Euskal Herrian eginiko film laburrak ezagun egin dira nazioartean eta honezkero hainbat Zinemalditan sail osoa eskaintzen hasi dira Kimuak katalogoetan azaldutako laburrekin. Urte gutxitan nazioarteko erreferentzia bihurtu da Kimuak. Gurean hain ohikoak diren egitasmo kultural ponposoek badute nondik ikasi.

hurrengoa

ELEKTRONIKALDIA.

Urtero lez, azken joerak eta inguruko eta nazioarteko artista abangoardistenak eskainiko dizkigu Elektronikaldiak. Gune nagusia Zurriolako ondartzatik bi pausotara dagoen Okendo kultur etxean izango da. Donostia Elektronikoa lehiaketako irabazleak ere 7. edizio honetan euren lana erakutsiko digute.

hurrengoa

90 GRADOS

90 grados espaziokoek antolatu zuten aurkezpen festara ilea garbitu eta orraztu gabe azaldu ginen. Espazio gisa definitzen dugu gune hau, bertan arte galeria, liburu denda, ile apaindegi, eta aurrerantzean bestelako mutazio ugari ezagutu ahal izango ditugu. Donostiako alde zaharrean dago. 90 graduko anguloa egiten duten bi kaleetara irekia eta ez zara erakusleiho aurretik pasako barrura begiratu gabe.

hurrengoa

MAIDER LOPEZ ARTIUM-EN (URRIAREN 20TIK URTARRILAREN 8RA)

Gasteizen erdialdean dagoen museoak artista donostiarrari eskainiko dio erakusketa. Bere artelana egunerokotasunean kamuflatzea gustoko duen sortzaileak bere azken lanak erakutsiko dizkigu. Ez dugu pista gehiagorik emango...baina erakusketak alboko irudiarekin eta bertan azaltzen diren elementuekin zerikusia izango du.

hurrengoa

M2 FESTIVAL (URRIAK 29)

Monegros desertuko udako jaialdian astindu ederra ematen diogu gorputzari. Antolatzaileei ez zaie ordea nahikoa iruditzen eta udazkenerako beste jaialdi bat antolatu digute. 3 pista ezberdin eta 30 artista baino gehiago.

hurrengoa

BELDURREZKO ZINEMALDIA (URRIA 29-AZAROA 5)

Morticia Adams garaikide baten moduan, Alaskak ongietorria ematen digu aurtengo Beldurrezko Asteko kartoizko ataritik. Zer esatea nahi duzue...askotan pena ematen digu zinemaldi honen promozioa egitea, gure kuttunetako batek aldaketa larregirik eta masifikaziorik pairatzea ez dugu nahi. Heriotzaren moduan betirako iraun beharko luke Beldur eta Fantasiazko Zinemaldiak. Beldurrezko Astea: zinemaldi orok, egunen batean izan nahiko lukeen zinemaldia...

hurrengoa

WIMAX

Telekomunikazioen alorrean sekulako iraultza suposatuko duen asmakizuna izan daiteke edo teknologi berrien unibertsoko bluff berri bat. Wimax ak beste abantailen artean 50kmtako kobertura du kablerik gabe antena bakarrarekin, standar internazionala du, Intel-en babesa duenez ordenagailuetan seriez izango dugu, 40Mbps-ko abiadura du oraingoz, baina esan bezala kablerik gabe eta ahots komunikazioa ahalbideratzen du. Wimax-ak sortzen dituen galdera eta zalantzak direla eta BlogWimax martxan jartzera bultzatu.

hurrengoa

COLDPLAY

Gwyneth Paltrow-ren senarra eta Apple txikiaren aitak, bere taldekideekin batera, kontzertua eskainiko du Donostiako belodromoan azaroaren 25ean. Azken hiruzpalau urteotan rock-pop panoraman azaldu den talderik esanguratsuenetarikoa ( Parachutes azken urteotan pop musikan eragin nabarmena izan duen diskoa denik ezin ukatu) zuzenean entzuteko aukera izango dugu.

hurrengoa

ELEKTRORADIOGRAMA. THEBALDE GAUA BRANKAN! (URRIAK 21)

DJ Arka-ren aukeraketa musikalarekin gozatu eta gune berezi eta liluragarri batetaz gozatzeko aukera ezin hobea Haizearen Orraziaren parean dagoen Brankan. Itsasoko olatuek Arkaren bihotzean ezartzen duten erritmoari segika trago batzuk eta gau ederra pasatzeko parada. Gonbidatua zaude...