hurrengoa
minuteman project    Apirilean, Arizona eta Mexico banatzen dituen mugan etorkin "ehiza" hasi zen. Ehiza saioa Minuteman Project izenez bataiatu dute eta honezkero 1000 tik gora ehiztarik eman du izena muga gurutzatzen saiatzen diren gizakiak harrapatzeko. Bush administrazioak migrazio polĂ­tika ulertzeko modu berezia duenik ezin ukatu. Zertan datza Minuteman Project hau? Erraza da. 1000 boluntario inguruk Arizona eta Sonora mugatzen dituen eremuan sarekadak egingo dituzte etorkinak harrapatzeko. Gaur egun, poliziak 600 bat atxilotzen omen ditu egunero, baina AEB-tako alderdi eskuindarrentzat ez da nahikoa. SOP (Standard Operating Procedures) erakundeak kudeatuko du proiektua. Erakunde honek Minuteman Project-eko partaideei euren ehiza saioak antolatzeko informazioa eta tresneria emango die (prismatikoak, bideo kamara eta botikina) eta "arauen" arabera, derrigorrezkoa izango da etorkinei ura eta behar duten laguntza ematea. Proiektuaren atzean nor dabilen jakingo ez bagenu, gurutze gorriko mojen koadrilak direla sinistuko genuke.

SOP-en arabera, Minuteman Project-eko boluntarioek ezingo dute muga gurutzatzen duen etorkinik atxilotu. Hala ere, boluntario hauek, erriflea ez den "defentsa pertsonalerako" edozein su arma eraman ahal izango dute. AEB-etan terrorismoaren aitzakian onartu diren hainbat legeen malgutasunaz baliaturik, erakunde honek ezarritako arauak legearen barne babesturik geratu dira. Beraz, etorkin "ehiza"-k ez du zentzu horretan inongo arazorik izanen. Gainera, Minuteman Project-eko partaideek esfortzu berezia egin dute euren web orri eta adierazpenetan KKK tik urrunduko dituen irudi egokia emateko. Erakunde honen inguruan dagoen hainbat taldek ordea ez du inongo arazorik euren ideia arrazista eta ultraeskuindarra kaleratzeko. Ez da harritzekoa. Egun, mendebaldeko herrialde gehienetan, muga gurutzatze soilak gaizkile bihurtzen zaituelako automatikoki.