paper the balde

antologia apetatsua.

julio cortazar. txalaparta.

Julio Cortazarren hainbat ipuin bildu dituzte antologia honetan. Honezkero ez dugu Cortazar deskubrituko baina bere ipuinak euskaraz irakurtzeko aukera izatea pozgarria da. Jon Alonsok egin ditu aukeraketa eta itzultzaile lanak eta argentinarraren ipuinak irakurri dituenak ulertuko du itzultzaileak atarikoan esaten duena "Cortazar-en gaztelania joriaren erritmoa eta musikalitatea, jazz-ukitua, euskaraz ulergarria den testu batera isurtzea ez dela batere egiteko erraza".

mendaroko txolkolatea.

iñaki irasizabal. elkar.

Beltza da Mendaroko txokolatea eta beltzez ari da janzten Aitorren etorkizuna. Aitorrek ez du inongo interesik hilik azaldu den pertsona baten inguruan detektibe lanetan hasteko, bere larrua arriskuan ikusten duen arte behintzat. Orduan bihurtzen da nobela beltz honen protagonista eta orduan deskubrituko du irakurleak posiblea dela euskal topikoei eutsi gabe nobela beltz eta errealista batekin gozatzea. Entretenigarria.

revolución neolítica 3.

egile ugari. gatza edizioak.

Hitza da aldizkari honetan protagonista nagusia. Beste batzuetan gertatzen ez den moduan, kasu honetan aukera estetikoa ere bada hitzarena. Hitzak, bata bestearen alboan osatzen dituzten lerro, parágrafo eta testuek pisua ematen diote aldizkariari. Eduki aldetik anitza eta interesgarria oso. "Oteiza como imagen de marca" artikulua ordainezina da. Copyleft argitarapena da creative commons lizentziapean. Eskaerak rneolitica@yahoo.es

maider lopezen katalogoa.

maider lopez.

Aurtengo Veneziako bienalean parte hartuko du artista donostiarrak. Aurretik ordea bere lanetako batzuk katalogo moduko batean bildu ditu. Bere obrak ez dira areto batean jarri eta begiratuak izateko sortuak izan. Lopez-ek aretoa bera bihurtzen du arte pieza eta eremu. Bere obra egunerokotasunaren elementuetan txertatzen da. Txertatu baino kamuflatu. Bi dimentsioetan bada ere, liburu honek primeran erakusten du artistaren lana eta lan horrek iradoki nahi diguna.