fisonomia eta naturaren zenbait sekretu jose belmonte
irudia
Jose Belmonte
Gizakiaren fisonomia naturalaz, filosofia eta medizina metodoari jarraiki.

Fisonomia, berez, irudipen handiko zientzia artifiziala da, zeinaren laguntzaz, gizakiaren gorpuzkera ona edo zatarra eta bertuterako edo biziorako joera ezagutzen den.

Erregela natural eta egiazkoa
Animalia baten begien kolorea edo forma duen gizasemeak, gorpuzkera ere halakoa erakutsiko du, eta, beraz, haren ohiturak izango ditu, diskrezioz ezkutatzen ez baditu.

Begiek erakusten dutena
Idien modura, begi biribilak dituztenak, sinpleak eta gaiztoak dira, memoria gutxikoak, ulermen zailekoak eta azkartasun urrikoak.