hurrengoa
kalegrafia iker bereziartua   Hernan Ordoñezen “Tipografía 3” tailerrean landutako proiektua

Euskal Herriko hainbat kanposantutan dauden hilarriei erreparatuz jaio zen "kalegrafia"-ren ideia. Hilarri horietan, espazioa aurrezteko eta akatsak zuzentzeko, letren arteko loturak azaltzen dira. Tipografiak, izaera bizi eta dinamikoa dute. Hildakoen izenak hala adierazita azaltzea kontraesan ederra da gainera. Tipografiek denboran, historian eta espazioan bidaiatzen dute. Hiri-eremutik baserri-eremura, eta buelta. Erromako Inperioko urbetan marmolean zizelaturiko letretatik, XVII. mendeko euskal baserrietako habeetan zizelaturiko hitzetara, eta gure egungo hirietako kaleetan errotulagailuz eginiko grafitietara.