hurrengoa
txinan internet thebalde judas arrieta   I  judas arrieta Beijing, mila milioi biztanle baino gehiago dituen estatu baten hiriburua da. Hiri guztiak hazi eta eraldatzen dira. Beijing-en kasua harrigarria da. Argi sumatu daiteke nola gaur egungo bilakaera ekonomiko eta soziala sortarazi dituen aldaketak, orain dela 40 urte Mao Zedong-en Iraultza Kulturala bezain eradikala dela.

Beijineko paisaia irudikatzen duen leiho zabal batek hoteleko gelatxoa infinitu bihurtzen du. Ametsetako lekua niretzako bakarrik irudikatuz.

Beijing-en galduko naiz 9 egunez. Yuan-a da Txinako diruaren izena, 6 hizkuntza ezberdinetan idatzita dago yuan. Euroa zenbatetan?

Oilarraren urtearen lehen egunean heldu naiz hona. Txinan, Otsailaren 9-an hasten da harrotasun eta zortearen urtea.

Zeru urdin eta argitsuan eguzkiak ez du nahikoa berotzen. Baina hemen denak oporretan daude. Museoak eta atrakzio turistiko esanguratsuenak jendez gainezka daude. Arte garaikideaz gozatzeko aukerak aurkitzea ere erraza da. Erdi aroko gaztelu harresidun batean artista txinatar berrien obrak ikusi daitezke. Bitxia benetan eraikuntza eta arte modernoaren arteko sinbiosia. Ming hilobiak, Harresi erraldoia, Hiri debekatua, Hudong hirigunea,... gaztetan ikusitako Kung Fu filmeen lekuetan gora eta behera nengoen.

Beijing, edozein erosketa egiteko leku aproposa da. Bezero eta saltzaileen arteko ika- mikak eta aurpegi keinu errepertorioa ez dira amaitzen erosi nahi duten prezioa adostu arte. Normalean bezero gehienak turistak dira prezio oso baxuetan denetatik erosten.

Ez panda, ez herensugea, Beijing aldean, ahatea da nagusi, ahatea Beijing erara prantatua. Aperitif moduan brokoli egosia ahatearen gibel, bihotz eta giltzurrin frijituekin, ondoren, goxo-goxo errea, hoi-sin saltsa eta tipulin gordinekin taloan sartuta. Joan zaitezte ahatearen erritua ikustera; sukaldari armatua, maskarilla ta guzti, eta ahatea bere aurrean. Ebaketa bat egiten duen sendagilearen antzera zerbitzatuko dizuete. Amaitzeko ahatearen hezurrekin egindako sopa ere ematen dute. Mundiala!

Txinatarrek edertasuna eta moda ergelkeriatzat izan ohi zuten, gaur egun, Asiako 2. merkatu kosmetikoa da.

Beijng uzteko unea heldu zait. Zuri-zuri, hasi gabeko koadro baten antzera, Beijing hiriak agurtzen nauela ematen du. Nik orain arte erantzun diot. Urrats bat emanda ere habiatzen da biderik luzeena. Laster bueltatuko naiz emigrante bat izateko.

Xie xie wo de tien ko!