paper the balde
hurrengoa

exit.

editorial exit

Argazkilaritza, bideoa, zine fotogramak eta egun irudi erregistroekin lan egiten duten artisten bilduma egiten du hiru hilabetero liburu formatuan argitaratzen den EXIT aldizkariak. Ingelesez eta gazteleraz idatziriko testuekin apaintzen dituzte argazki eta irudi erreportaiak. Irudiak, estatikoak edo mugimenduan... baina guztiak paperean. Merezi du.

hurrengoa

el elogio de la sombra.

junichiro tanizaki. siruela.

Albako dukesaren semeak, Jacobok, zuzentzen duen Siruela argitaletxea eredu da bai aukeratzen dituen lanengatik, bai eurak diseinatu eta kaleratzerako orduan jartzen duten interesagatik ere. Liburuok, edozein liburu dendatako apaletan daudela begiak hara joango zaizkizu. Kasu honetan Tanizaki-ren obraren edizio berritua aukeratu dugu. Mendebaldeko zibilizazioek distirarako joera dugun bitartean, ekialdekoek itzal eta argien arteko jokoenganako duten joera azaldu eta arrazoitzenda. Saiakera eder, kurioso eta interesgarria.

hurrengoa

Iektoa.

Gorka Larrañaga/Iranixe. Autoekoizpena

Ukimen organikoa duen serigrafiadun paperean egina, irudiz beteta dator. Geratu den "objektua" eskuz landutako gauzen inperfekzioa eta edertasuna bilatzen du, "objektu" bakoitza bakarra da, zuretzako sortua bere akatsekin. "Objektu" hau sortzerako orduan erabili diren osagai guztiak birziklatuak dira. Erabilpena zein den zuk erabakiko duzu. Egiterako orduan ez da egon inongo helburu handiko pretentsiorik, zerbait polita, jostagarria eta ezberdina sortzea baino. Hortik aurrera sortzen den guztia zure lana da”. Ez dugu beste ezer erantsiko.

hurrengoa

Arteleku-Animac.

esku orri / flyer.

Animac animazio jaialdia iragartzeko modu aproposagorik ez dago. Hain zuzen ere papiroflexia aipagai dugun ale honetan, animazioa oinarri duen esku orri edo flyer bereziaz iragarri zen jaialdia egin dute. Papera oinarri eta mugimendua behatzekin bideratuta. 10 bat halako kutizia egitea otu zitzaionarentzat.