audio elektro
hurrengoa

DADDY G

Dj kicks·!K7/Satélite K 2004

Argia ikusi du Daddy G-k lan honetan. Hori beti Massive Attack-eko bere kideen itzalean aurkitzen dugulako diogu. Oraingoan bera izan da bilduma hau gauzatu duena Dj Kicks ekimenaren aitzakiaz. Musika beltzaren erakusle bat aurkitzen dugu hemen, non soul, hip hop, reggae edo trip hop doinuak entzun daitezkeen. Foxy Brown, Tricky, Melaaz, Johnny Brown, Aretha Franklin, Massive Attack etab... generazio eta garai ezbedinak lan bakarrean bilduak.

hurrengoa

SPLIT 77

Mentura·Noiz pop 2004

Horren gustoko dituzten 80 hamarkadako doinuak alde batera utzi gabe soinu berrien ikerketa horretan jarraitzen dute bizkaitarrek. Dotoreziaz erabilitako giro elektronikoak alboan dituztela, ez ohiko proposamena luzatzen digute hemen. Itoiz edo Joy Divisionen bertsioak, kantu berriak edo taldearen kantu zaharren moldaketa berriak. Guztira hamar kantu, hamar aitzaki egunerokotasunetik alde egiteko.

hurrengoa

GOTAN PROJECT

Inspiración, espiración·¡Ya basta! 2004

Taldeko Philippe Cohen Solal arduratu da lan berria gauzatzeaz, bi modutan ulertu dezakeguna: alde batetik eraginak aurkitzen ditugu Astor Piazzola, Carlos Gardel, afrikako sustraiak... eta bestetik ondorioak: Calexico edo Antipop Consortium bezalako taldeek egindako paristarren bertsioak. Opari moduan "La cruz del sur" dantzagarria eta "Sentimentale" abestiaren bideoa. Buenos Aires gure etxeko egongelara hurbiltzeko balio digun diskoa.

hurrengoa

DEATH IN VEGAS

Satan´s circus ·Drone/Pias 2004

Disko hau kaleratu ostean ez dakit non izkutatuko diren talde honetako kideak, beraien ibilbidean atzera pausu bat bezala urlertuko baitute askok. Kantu guztiak instrumentalak dira eta inoiz landu dituzten doinu ilunenak grabatu dituzte. Hala ere beste askorentzat beste ate batzuk irekitzen dira hemen: doinu berriak bilatzeko laborategiarenak alegia. Gainera inoiz sortu duten kanturik onenetarikoa : "Ein for die damen" hemen dator. Infernuan hasiko dugu bilaketa.