polaroid hospital igor etxabe   I  igor etxabe Tutu bat eskumuturretik dudala, ez nago batere eroso. Okasioa ezin hobea da ordea argazki bat egiteko. Nere, alboan duzun kamara hori hartuko al zenuke mesedez? Jarri gurpiltxoa P-n eta argazki bat beso honi mesedez...

Ospitaletako paretek badute dekorazio beharra. Besoaren argazkiak lagunduko al du horretan?

Norbait bisitan etortzen bada ere, logela zenbakia jakin dezala behintzat.

Norbait... Inor gogoratzen ote da nitaz? Hemen nagola, tutu eta guzti! Deitu egin beharko diet noiz datozen jakiteko.

Ez ama, ez nago larrialdietan, 240. logelan baizik, esan dizut ba lehengo argazkian. Tira, ea etortzeko modurik egiten duzun, mimo beharrean nago eta.

240. logela nola egongo da ba hirugarren solairuan! Jaitsi zaitez hortik bigarrengora igogailuan.

Noizbait ikasi beharko dugu ba isilik hitz egiten. Ospitale guztiak ez du zertan jakin beharrik esaten ari garena. Badakit aspaldi ez dugula elkar ikusi baina altu hitz egiteagatik ez ditugu gauza azkarrago esango!

Zu etorri bitartean Nere-k egin dit konpainia pixka bat, baina izugarri aspertu naiz, ikusi bestela zenbat irakurri dudan.