hurrengoa
macbethek peter panen itzala aurkitu zuenekoa william shakespeare   I  allende arnaiz Macbeth: geroago hil behar zuen. Bihar, eta bihar, urrats laburrez goaz, egunik egun, aurremandako denboraren azken silaba arte. Itzal zaitez, itzal zaitez kandela laburra! bizitza itzal ibiltaria da soilik, aktore traketsa, zeina bere astia deino eskenatokian higatzen eta harropuzten den, gero desagertzeko.

Gazteluaren inguruka ari dira erroiak, artega ikaratzen dira hostoak, haizearen sekretuen jakile, mezularia sar dadin jo dituzte turutak, eta herdoil hotsaz zabalduko dira ateak.

Macbeth: mihia erabiltzeko bazatoz, esaizu arin zeure istorioa.
Peter Panen itzala: eztaukat mihirik, ez eta istoriorik ere, ez bait dago itzalik gabeko inor, inor gabeko itzalik bai ordea.