laburrak
hurrengoa

LAST EMAIL

Testamentua. Suizidaren azken notatxoa. Eskela. Heriotza ekintza literarioa dela ezin ukatu. Ba aurrerantzean bada apur bat gehiago idazteko aitzakirik. Hil eta egun batzuetara, zuk aukeratutako mail zerrenda bati zure azken emaila bildaliko dion enpresa topatu bait dugu sarean. Lastemail enpresak bere gain hartuko du lan hori... dolar batzuen truke jakina.

hurrengoa

BAN COMIC SANS

1995ean Microsoft-ek Comic sans tipografia sortu zuen. Orduztik, komikietan erabiltzeko sortua zena hamaika tokitan ikus daiteke. Jatetxeetako menuetan, unibertsitateetako katalogo edo mediku kontsultetan. Epidemia bat da. Eta hain justu horregatik comic sans tipografía debekatzeko talde bat sortu da. Zu ere tipografía honekin potro edo titietaraino bazaude bisitatu...

hurrengoa

HATORTXU ROCK (Abenduak 25, Berriplano)

Koma, Betagarri, Parabellum eta La Leñera. Hauek dira aurtengo Hatortxu Rock jaialdian parte hartuko duten taldeak. Arratsaldeko bederatzi eta erdietatik aurrera, gabon kanta elektrikoak hesi elektrifikatuaren bestaldean daudenen alde.

hurrengoa

NONTZEFLASH

Harrera polita izan zuen Nontzeflash Animazio Lehiaketak (www.nontzeflash.com) joan den urtean: 250 lan inguru jaso ziren 34 herritatik. Dagoeneko martxan dago bigarren edizioa. Eta harekin batera, Nontzeberri webguneak Nontzefilm I. Film Laburren Lehiaketa ere plazaratu du.

hurrengoa

BALLANTINES

Eguberria iritsi da eta badakizu horrek zer suposatzen duen ezta? Bai. Familiarekin egon beharrak. Aurten ordea bada irtenbiderik. Adopzioa. Adoptatu adibidez whisky botila bat, nahi izan ezkero bataiatu ur apur batekin eta hala, aurrerantzean bilgune familiarrak ez dira hain... hain... hain familiarrak izango...

hurrengoa

JOHN DAVIES (Bilboko Arte Eder Museoa, 18 urria 2004 - 23 urtarrila 2005)

Giza figura bere lanaren ardatz duen artista ingelesaren obra ikusgai dago Bilbon. Tate Modern-en instalazio batetik zabor poltsa bat hartu eta erreziklatzera bota zuen garbitzailearenak grazia egin bazizun, baietz Davies-en erakusketan norbait bertan jarritako giza eskulturekin berbetan ikusi...

hurrengoa

POLOLOAK 1. POXPOLIÑEN LURRIÑA

Izenburu hori jarri dio Patxi Gallegok bere lehendabiziko komiki bildumari. Xabinaitor super heroia da protagonista. Ezkutuan sufritzen dituen arazo sexualak, bere haurtzaro sabinista, neskatxa jarraitxuek ematen dioten morboa,... preziatzen den super heroi ororen moduan arazo esistentzialistak ditu pertsonai berri honek. Guztia, gure egungo Euskal Herrian kokatuta.

hurrengoa

BRAGATANGA POWER!!

Bai. Snowboard inperioaren garaiean, bada "Palillero" izaerari harro eusten diotenak. Horien artean bragatanga eskiatzaile extremoak. "Rider"-ak ez bezala, eremu lauera iritsi eta eskiatzaileek ez dute tonto aurpegirik jartzen.
Jackass kutsuko argazki eta bideoak.

hurrengoa

ANTONIO VEGA (Abenduak 28 Ermua)

2005. urteko atariko inuzenteen egunean, Antonio Vega dator Ermura bisitan. Eta guri ez zaigu modu hobeagorik otutzen urteari agur esateko. Makina bat urte daramatza kantari madrildarrak abesti ederrak idatzi eta bere ahots isilaz xurxulatzen. Ez genuke doinu horiek zuzenean entzuteko aukerarik galdu nahi.

hurrengoa

KOMIK GETXO (Abenduak 11, 12, 13)

Hirugarren edizioa bete du Getxoko komiki saloiak. 9. arteari gurean eskaintzen zaion bilgune garrantzitsuenean, urtero lez, bertako eta kanpoko marrazkilarien lan berriak ezagutu eta komiki azokaz gozatzeko parada izanen dugu.

hurrengoa

MEM (Bilbon abenduaren 18rarte)

Iharduera artistico ezberdinak batu (musika, zinea, dantza, antzerkia,...) eta cyberpunkaren imagionariotik jorratzen dira jaialdi honetan. Hiriaren iragana, oraina eta geroa batzen dituen jaialdi honek Bilboko gune ezberdinetan ospatuko da eta nazioarteko artistez gain bertakoen parte hartze zabala izango du.

hurrengoa

MANDERLEY

Lars Von Trier-ek Manderley filmatzen amaitu berri du. Bertan, AEBtako hegoaldean eta 1930. hamarkadan kokatutako esklabuen inguruko istorioa kontatuko digu. Suedian egin du filmaketa eta AEB-ak ezagutu gabe haiei buruz hitzegiak oso kontsekuentea ez dela esaten dioten kritikoei zera erantzuten die Lars Von Trier-ek "amerikanoek 100 urte daramatzate ezagutzen ez duten gauzei buruz zinea egiten". Manderley filman besteak beste, Willem Dafoe, Bryce Dallas, Lauren Bacall, Dany Glover, Jean-Marc Barr, Cloe Sevigny,...