• 1
  • 2
hurrengoa
uharteko haurtzaindegia    Es pequeño, llueve dentro y hay hormigas.
Ante el miedo, uno se acurruca, se agrupa y se vuelve convencional.
Ante el miedo de proponer, uno no se atreve ni a mirar.
(F. Soriano)
Gaizki, hagitz gaizki. I feel MAL !
Partzela sobera ttikia da eta haurtzaindegia ez da kabitzen!
Haurtzaindegia bi altueratan, gaizki.
Igogailua eraikin barrenean, panoramikoa eta ezer ez ikusteko.
Fatxadan, 40 luze eta 6 metro zabalerako zine kristala eta tratamendu gabeko burnizko plantxa lodiak, gaizki.
Teilatuan belarra... artifiziala.

Patioan ez dago jostailurik, Gorritik arbola urdinak jarri ditu opari. Arrlekuk 14 luze eta 5 metro diametroko oihal etxola. Juantxok toldoaren taka-taka estruktura ere egin du, musutruk.
Pinuzko enbor ttikiek txapazko ertz biziak babesten dituzte. Baina enbor azala erortzen zaie, gaizki.
Patioko aterik ez dago, aulki bat da, zizeilua da, gurpilak ditu, metalikoa da, sobera berotuko dena, haurrak goituko dira, erreko dira, erori ere bai. Gaizki.
Euria egiterakoan ur putzuak agertzen dira, belarrak bustitzen du, zikintzen du. Gaizki.
Argi indar kaxa ez dago bere tokian, handiegia da. Gorritik ate bat jarri dio, pintatu eta listo. Abisu kartela ez da araubidezkoa, Fermin Kapetok egin bai du!
Haurrek ihes egiten dute, itxituren zirrikituetatik, ez zaie kolorea gustatzen. Kolorea. Beltza lurra, beltza pareta, beltzak ateak. Inspektoreari ez zaio gustatu. Gaizki.
Aldiz, lehenbiziko plantan, zuria lurra, zuria pareta, zikina, zapatak babestu behar dituzte. Gaizki.
Zeru kolore, gortinarik gabekoa. XV mendeko zurezko 28 kontraleiho, gorritik pintatuak. 28 ipuin. Elektronikoa!
Ez dago gortinarik, ezin dute haurrek siestarik egin. Zilar koloreko gortinak eta zuhaitz serigrafiatuak diseinatu ziren, baita kolore bizietako kamuflai sare militarrak eta neoiak ere bai. Baina dirua bukatu da.
Zeruak lainoa du eta teilatuan goibel metalikoa. Goibela mugikorra zen, gurpilak zituen eta bi habe metaliko beltz handien gainean mugitzen zen bere motorrarekin eta guzti. Gaizki.
Goibel metalikoaren gainean, sarea falta da, belarrez eta hostoz betea. Estruktura bakarrik dago, udazkenean bezala, pisurik gabe, haizearekin hegaka hasiko dena. Gaizki.
Ez dira oroitzen, fatxadako kristalezko pantaila erraldoian astero herriarentzat zinea proiektatu behar dela.
Don't worry. Everything's just fine. Just fine.

ARRLEKU
Xabier Arruabarrena & Jabier Lekuona
Laguntzaileak: Ibon Telleria (aurreproiektua) eta Maider Larriba (eraikuntza proiektua).
Mikel Telletxea, Iñaki Egues, Julen Lekuona, Andoni Larralde, Maria Fagoaga,
Artistak eta metalistak: Juan Gorriti, Larunbe, Juantxo
Maketa: Iñigo Telletxea