• 1
  • 2
hurrengoa
ziegaren istorioak txo!?   Duela gutxi, orriotan aspaldian aipatutako Donjon (La Mazmorra gazteleraz) komiki bildumaren azkeneko alea argitaratu da. Eta berriro ere Lewis Trondheim eta Joan Sfar-ek sortutako serie hau irakurtzea gomendagarria dela baieztatu dugu.
Seriea hiru garaietan planteatua dute non ziegaren hastapenak, une gorenena eta gainbehera kontatzen duten eta horretaz gain hainbat istorio paralelo pertsonaien abentura ezberdinekin. Garai bakoitzari bere kutsu berezia ematen diote bai istorioan bai marrazkietan eta horretarako hainbat marrazkilari ezberdinen laguntza eskatu dute. Bildumaren gauzarik onena hauxe da, marrazkilari aniztasuna, izan ere bakoitzak pertsonaiak bere egin eta berriro definitu jakin izan duelako jatorrizko egileek emandako izaera galdu gabe. Istorioak hala ere, Trondheim eta Sfarren esku jarraitzen du maisutasun osoz.
Trondheim eta Sfar, bakoitzak bere erara, erdiko (Zénith) eta bukaerako (Crépuscule) garaiak marrazteaz arduratu dira. Hasierako (Potron mimet) garaia marrazteko Cristophe Blain deitu dute eta Monster serie paraleloan Jean-Emmanuel Vermot-Desroches eta Bluch-ek marrazten dute oraingoz. Zergatik marrazkilari guzti hauen izenak hemen? Benetan merezi duelako euren lanak bilatu eta irakurtzea.
Donjonren kapitulu bakoitzean istorioa hasi eta bukatu egiten da, hortaz ez izan beldurrik horrenbeste kapitulu eta garaiekin, disfrutatu ahal izanen duzulako lasai asko. Guztiak irakurtzen dituzularik ordea, istorio guztiari xarma berezia ematen dioten pertsonaien arteko loturak eta iragan/etorkizunaz jabetuko zara. Biziki gomendatzen dizkizuegu Monsters-ko istorioak.